inprimatu
Beranteko urrikiak
Izenburua:
Beranteko urrikiak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1686.zk.
Orrialdea:
5

Beranteko urrikia

 

 1

 

 Bizi nintzana bakean

 Ait'amekilan batean

 Tratulari bat sartu zerautan

 Uste gaberik etxean

 Ez zuen nahi handik atera

 Ni saretan sar artean.

 

 2

 

 Amerikako bidea

 Har ezazu jaun gaztea

 Erranen dautzut nola bizi den

 Leku hartako jendea

 Hemen kobrea bezain nasaiki

 Han badabila urrea.

 

 3

 

 Orduan nintzan harrotu

 Gogo guzia berotu

 Abisu frango izan dut bainan

 Ez naiz nehori behatu

 Ni zoro bezain hura ernea

 Laster ninduen beretu.

 

 4

 

 Diru goseak nerama

 Utzirik ait'eta ama

 Arrosa petik ater'orduko

 Arrantzetan hatzemana

 Nahigabetan beti bizi da

 Aiter behatzen ez dena.

 

 5

 

 Untzian hasi senditzen

 Damuak bihotza zaurtzen

 Ald'orotarik begira bainan

 Urik baizik ez ikusten

 Haize tenpestak, uhain karraskak

 Zain guziak ikaratzen.

 

 6

 

 Sartu naiz azken buruan

 Gogoa nuen lekuan

 Gure etxean nituelarik

 Atseginak inguruan

 Orai hemen naiz dohakabea

 Nehor gabe desterruan.

 

 7

 

 Bizi naiz nahigabetan

 Beti hasgorapenetan

 Damu mingaitzik finkatu nintzan

 Besten solas ederretan

 Geroztik hunat urrikitu zait

 Probetxu gabe bortzetan.

 

 8

 

 Bidali diot amari

 Zertaz nagon hemen eri

 Zerbait laguntza egin dezola

 Nigarrez dagon haurrari

 Ahalik balitz nahi bailuke

 Sortu lekurat itzuli.

 

 9

 

 Hemen nago lotsatua

 doluminez higatua

 Ikusten badut berriz aldi bat

 Euskal-Herriko zerua

 Hor biziko naiz lehen bezala

 galtzen ez badut burua.


inprimatu