inprimatu
Behin batez
Izenburua:
Behin batez
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
747.zk.
Orrialdea:
4

Behin batez

 

 1

 

 Behin batez joan ninduzun

 Isturitzeko plazala,

 Andere eder bat ikusi nuen

 Dantza-buruan zohala.

 

 2

 

 Atsoņo bati galdegin nion

 - Nungoa da andre hori?

 - Murde Belzunz, hori duzu

 Agerreko alaba.

 

 3

 

 - Agerreko alaba,

 Hitz bated adi nezazu.

 Zure alaba Kataliņaņo

 Emaztetako indazu.

 

 4

 

 - Ene alaba Kataliņaņo

 Hitz-emanikan dagozu

 Haren ondoko pupuņaņoa,

 Jauna, plazer baduzu.

 

 5

 

 - Ai, ei, ai, ei, penaz eta

 Ai, ei, ai, ei, ai, dolorez:

 Eiherala joan behar eta

 Murde Belzunzen beldurrez!

 

 6

 

 - Habil hortik, ergel txarra!

 Ez dun Belzunzen perilik.

 Ihizira jôana ziagon

 Goizean goiztto jeikirik.

 

 7

 

 Goizean goiz jeikirik eta

 Bere orak harturik.

 Hor gaindi denbora pasa

 Ez baitu hire beharrik.

 

 8

 

 - Kataliņaņo, nora xoaxi

 Xuhaur horrela bakarrik?

 Eiharala, Murde Belzunze,

 Nihaur honela bakarrik!

 

 9

 

 - Kataliņaņo, nahi duxuia

 Nik emanikan lagunik?

 - Nik ez dut lagun beharrik,

 Ez bainiz urrun etxetik.

 

 10

 

 Halere ez duxu zeren

 Hola eskapa ni ganik!

 Nik ez dut nahi lagunik

 Aitamen eskutik baizik!

 

 11

 

 - Kataliņaņo, banaki

 Nor duxun eskolatzailea,

 Paga ere nezakezu

 Xure eskola-saria.

 

 12

 

 Ene eskolatzailea da

 Herriko jaun bikaria.

 Ene aitamek pagatuia da

 Ene eskola-saria.


inprimatu