inprimatu
Beharra
Izenburua:
Beharra
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1648.zk.
Orrialdea:
5

Beharra

 

 1

 

 Aitak manatu zion seme bati behin

 Larrera egurketa goizetik joan zadin

 Hik ekartzeko diat zama bat han egin

 Osorik ekar hadak, etzakala arin.

 

 2

 

 Mutikoa larretik deus gabe heldu da

 «Aita, nik ez dezaket altxa zama hura

 Ongi behatu diot, etzazula dude

 Bakarrik ez nindaike lotzera mentura.»

 

 3

 

 Aitak zer ez zakien ! Hak behar bezala

 Beharra deitua zen gizon bat han zela

 «Hail, hots, oihu egiok: lagunt daitzakala

 Beharra, oi beharra, haugi berehala!»

 

 4

 

 Mutikoa larrera itzultzen da beraz

 Egurrari so dago, hunkitzen du erhiz

 Gero oihuz hasten da bost edo sel aldiz

 «Beharra, oi beharra, beharra, hots, nun hiz?

 

 5

 

 Nehor ez zaioela heldu laguntzera

 Kexuz eta hasarrez hor lotzen da bera

 Bi haitaz altxatzen du zama bizkarrera

 Mila debruka gero derama etxera.

 

 6

 

 - «Nork lagundu heu bada kargatzen hoin zalu

 - Aita ez zen nehor han, egin diot oihu

 Beharrak nau bortxatu, orai ez dut dolu

 Oxala! Bertze hura debruak Joan balu!»

 

 7

 

 Aitak erraiten dio: «beti hola egik

 Ontsa bermatzen denak indar haundia dik

 Nik errana hor huen, ez zukan bertzerik

 Jainkoak laguntzeko deus ez duk hoberik.


inprimatu