inprimatu
Begoņaren kantorea
Izenburua:
Begoņaren kantorea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
873.zk.
Orrialdea:
4

Begoņaren kantorea

 

 1

 

 Elur xuriez jautzirikon Eskual mendi oro,

 Dolamena lurrari dario:

 Dolamena lurrari dario eta

 Herriari deroat adio.

 

 Bai xoriek ere goibel die beren kantua,

 Bai Begoņa ere delarik beikotz galdua.

 

 2

 

 Negu hatsarrez xaz elurra Urkulu gaņian,

 Eskual-Herri gure maitagian:

 Eskual-Herri gure maitagian eta

 Begoņa nik maite Garazian.

 

 3

 

 Xazko azaroz egin nian maitia Herrian,

 Bihotzian sartu zitzeraian

 Bihotzian sartu zitzeraian eta

 Aurten zidak galdu atzerrien.

 

 4

 

 Ene maitiak garbi garbi soa oi begian,

 Bortu elur arima baitzian:

 Bortu elur arima baitzian eta

 Deradaie zikindu lohian.

 

 Bai xoriek ere goibel die beren kantua,

 Bai Begoņa ere delarik betikotz galdua.

 

 5

 

 Eskual umiak kafiatik goseak ohoiltzen,

 Apalatzek untsa begistatzen:

 Apalatzek untsa begistatzen eta

 Gure lumez haizea jostatzen.

 

 6

 

 Ene maitiaz egin die askari, baskari,

 Hiriz hiri arrotzen jostari:

 Hiriz hiri arrotzen jostari eta

 Zikindu ta derauguie irri.

 

 7

 

 Atzerri arrotz zikintzale gaixto gaixtagina.

 Laket zerauk atsegin ziztriņa:

 Laket zerauk atsegin ziztriņa eta

 Egin darak hiltzeko hilmina.

 

 Bai xoriek ere goibel die beren kantua.

 Bai Begoņa ere delarik betikotz galdua.

 

 8

 

 Ene maitia indarkatu duen arrotz hua.

 Hark elurra baitu lohitua:

 Hark elurra baitu lohitua eta

 izan bedi madarikatua.

 

 9

 

 Indarkatzale bihotz gogor abreren abrea,

 Etzerauk ez gozatu barnea:

 Etzerauk ez gozatu barnea eta

 Begoņari derok hil berea.

 

 10

 

 Ene urtxoa norat dohan orai ez xakinki,

 Kolpaturik haizek eramaki:

 Kolpeturik haizek eramaki eta

 Bidez bide ihesi johaki.

 

 Bai xoriek ere goibel die beren kantua,

 Bai Begoņa ere delarik betikotz galdua.

 

 11

 

 Maitia gal ta aita zidak mendian larrutu,

 Ezbaitakit denez otsaz galdu:

 Ezbaitakit denez lotsaz galdu eta

 Zorigaitzak Jainkoak kondatu.

 

 12

 

 Amaren ganat hertar orok aita zeramatan

 Jende onak mantalet kapetan:

 Jende onak mantalet kapetan eta

 Banindute oi nihaur hagetan.

 

 13

 

 Betiereko aita ama biak bat dirade,

 Hil hobiak goi ate baitire:

 Hil hobiak goi ate baitire eta

 Begoņa ta Goņi han balire.

 

 Bai xoriek ere goibel die beren kanuta,

 Bai Begoņa ere delarik betikotz galdua.

 

 6

 

 Ene maitia anitz bila bilatu ondoan,

 Arrozturik nagokek munduan:

 Arrozturik nagokek munduan eta

 Sekulakotz sartu nuk neguan.

 

 7

 

 Oi Eskuah mendi kartsu kartsu mendi dolamenak!

 Zeruarat dohatzek auhenak:

 Zeruarat dohatzek auhenak eta

 Nork ken liroz Begoņaren minak?

 

 8

 

 Elur xuriez jauntzirikan Eskual mendi oro,

 Dolamena lurrari dario

 Dolamena lurrari dario eta

 Herriari deroat adio.

 

 Bai xoriek eer goibel die beren kantua,

 Bai Begoņa ere delarik betikotz galdua.


inprimatu