inprimatu
Banka
Izenburua:
Banka
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
856.zk.
Orrialdea:
3

Banka

 

 1

 

 Entzun ditut jendeak elgarri eleka:

 Munduan ez jakinak bagira milaka.

 on da misionestek dezaten predika,

 Argituz hobeago gaitezen bilaka.

 

 2

 

 Zer egia horien ahotik entzuna!

 Aitzina on da bainan ez da hortan dena;

 Horrekin behar dugu bakerik barnena,

 Bozkario sanoa berekin duena.

 

 3

 

 Fedea atchikiz eta behar aitzinatu;

 Hola bizi-moldea ahalaz hobetu.

 Batek ez luke behar bertzea trabatu;

 Izaitekotan ere elgar akulatu.

 

 4

 

 Amodioa gauza ederrena baita,

 Hitzak hautatuz baizik ez ditaike aipa.

 Nun den eginbidea eta nola maita,

 Garbi argitaratuz mintzatu da aita.

 

 5

 

 Batek misione hok, bai ote azkenak?

 Nihaurek banabiltzan gogoeta berak;

 Gero entzun ditugu meza ta bezperak.

 oraino hor baigira, Jaunari eskerrak!


inprimatu