inprimatu
Banbrochaneko nausiaren kantuak
Izenburua:
Banbrochaneko nausiaren kantuak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
630.zk.
Orrialdea:
4

Banbrochaneko nausiaren kantuak

 

 1

 

 Banbrochaneko nausiak, arrosa eta klabedin,

 Etchearen beiratzeko, emazte charmanta badin.

 

 2

 

 - Norat zahazi, gizona, arrosa eta klabedin,

 Oihanerat banoazu aizkora eta kordekin.

 

 3

 

 - Urrun da, urrun, oihana, arrosa eta klabedin,

 Eguerditan bazkaitzeku nola behar duzu egin?

 

 4

 

 - Eguerditan bazkaitzeko, arrosa eta klabedin,

 Ene emazte charmanta jinen zaut zurearekin!

 

 5

 

 Basaburuko oihana, arrosa eta klabedin,

 Zoin eder, aizkora-kolpe eta chori-kantuekin!

 

 6

 

 Eliza-dorre gainetik, arrosa eta klabedin,

 Oihaneraino orenak heldu dirade tin tin tin!

 

 7

 

 Hamar,hameka, hamabi, arrosa eta klabedin,

 Apetitua jina da, bainan zarea ez da jin.

 

 8

 

 Hauche da ichtorioa, arrosa eta klabedin,

 Laurden erdiek jo dute, ez da ageri Kattalin.

 

 9

 

 Oren batak ere jo du, arrosa eta klabedin,

 Banbrochaneko nausia ez dauke gosearekin.

 

 10

 

 Egur-pilotak utzirik, arrosa eta klabedin,

 Etche-alde itzuli da aizkora eta kordekin.

 

 11

 

 Etchean sartzearekin, arrosa eta klabedin,

 Kattalin atzemaiten du auzoko mutilarekin.

 

 12

 

 Buruz-buru jaten zuten, arrosa eta klabedin,

 Dafait churia emana jaki et'arno finekin.

 

 13

 

 - Debruak zeramaztela, arrosa eta klabedin,

 Hau ase eta ni gose, zer zautzu hortaz, Kattalin?

 

 14

 

 - Ah! Simun, dio andreak, arrosa eta klabedin,

 Nik joana uste zintudan bazkari-zarearekin!

 

 15

 

 Hasarre beltzak harturik, arrosa eta klabedin,

 Banbrochaneko nausiak nola ihardets ez jakin.

 

 16

 

 Akuluaz berehala, arrosa eta klabedin,

 Aldizka zanpatu ditu mutila eta Kattalin.

 

 17

 

 - Ai, ei, ai, zion mutilak, arrosa eta klabedin,

 Holako bazkal-ondorik ez nian nik uste egin!

 

 18

 

 - Ai, ei, ai, Zion andreak, arrosa eta klabedin,

 Ez eni egin adarrik akulu-gider horrekin!

 

 19

 

 Zonbat emazte munduan, arrosa eta klabedin,

 Beren jaun giza gaizoak tratatzen baituzta berdin.

 

 20

 

 Jauna kanpoan delarik, arrosa eta klabedin,

 Esne-gain guzia jaten bi mila atseginekin.

 

 21

 

 Gero jauna afaitean, arrosa eta klabedin,

 «Gatuak in du» erranik, hor konpon gezurrarekin.

 

 22

 

 Oraiko huntan hargatik, arrosa eta klabedin,

 Behti bazterketaria akuluak zentzatu din!

 


inprimatu