inprimatu
Arranoak bortietan
Izenburua:
Arranoak bortietan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
699.zk.
Orrialdea:
4

Arranoak bortietan

 

 1

 

 Arranoak bortietan

 gora dabiltza hegaletan;

 ni ere lehen andereki ebilten khanberetan;

 orai aldiz ardura-ardura nigarra dizit begietan.

 

 2

 

 Hartzen dit of izioa,

 Iratirat ulhañ benoa;

 nula beitut bizioa oihanetan khantatzekoa,

 abis hunik emaitez eta egia erraitez banoa.

 

 3

 

 Ahaire hau zahar umen da,

 duda gabe ene adin beita;

 huntan nahi dit khantatu eta zuin den gazte perfeita:

 gezur guti erraile beita, umil, eta series feita.

 

 4

 

 Arrotsaziak eder lilia,

 zuhain berak du elhorria;

 amorio traidoriak berarekila azotia.

 Hala dio, borgatiak: begira trompa, en haurridiak!

 

 5

 

 Aitak diozu alhabari:

 «Nun abila, laidogarri?»

 Alhabak bertan aitari gezur zunbait abis hunen sari.

 Orai bera dolugarri, martir beitateke sarri.

 

 6

 

 Orai bera doluturik dago,

 bai, bena berantu zaio;

 herritik Joan nahiago, egoitia laido beitzaio;

 hil baledi aldiz orano hobian sarthu nahixago!

 

 7

 

 Hanbat duzu aflijiturik,

 libertatia galdurik,

 phena dolorez kargaturik, osagarriz gabeturik,

 horik oro berak erazirik, amorioak traditurik.

 

 8

 

 Lau urtheko haur gaixoa,

 leial duk hire amorioa,

 hitan dezagun har etsenplu huna, mailha protsimoa.

 izunkeriak eitzi, eta zerbutxa zeluko Jinkoa.

 

 9

 

 Khantore hoien agitian

 ulhañ nintzan ni bortietan.

 Phasatzen peko oihanian, abis hunik emaiten benian,

 dausen ere ezin sinhets-eraziz, bankarot egin aiherrian.

 

 10

 

 Hartz handi bat oihan hartan

 Nihauri so jarre zeitan:

 hortzak xuri, lephoa lodi, begiak gorri beitzutian,

 khantoren egitia eitzirik, arra-bankarot egin nian.


inprimatu