inprimatu
Bakezko ametsak
Izenburua:
Bakezko ametsak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1137.zk.
Orrialdea:
4

Bakezko ametsak

 

 1

 

 Hune haurtxo ttipi bat sor berri munduan

 Bertze milak jin dira hunen mementoan

 Zonbat doa mundutik present den orduan

 Hunek axola guti nor den jin nor joan

 Sukalde xokoan

 Toki bakezkoan

 Dago ohakoan

 Aingeruen loan

 Zer gizon izanen da hori gero munruan?

 

 2

 

 Ezagutza haunditzen hasten den ordutik

 eder diren guzien dabila ondotik

 Nehoiz akitu gabe oror behatzetik

 Oroz kurios dago mundu den obratik

 Dabiltza zer gatik?

 Xoriak airetik

 Arrainak uretik

 Izarrak zerutik

 Nork kreatuak dira noiz nola nundik?

 

 3

 

 Batek gisa bat dio hor ihardetsia

 Nork nola duen hasi gure bizia

 Bertze bat jinen zaio hasarrez jauzia

 Kontrarat du ikasi eta sinetsia

 Hoin denen auzia

 Ez orai hasia

 Zoin den nahasia

 Hauxe trixtezia

 Noiz dute adituren batek bertzia?

 

 4

 

 Gizonek noiz dutena elgar adituren?

 Denbora hori ez da oraino jinen

 Gaixtoaren eiherrak laizke geldituren

 Eskasiaz errekan martir odolaren

 Hortaz beti hemen

 Zerbait de izanen

 Denik gaizki joanen

 Ez baitugu zeren!

 Bertziak maitatuko guhaur baino lehen.

 

 5

 

 Gizona «hi haiz» «ni nauk» gaituk miliunka

 Salbu izen pizu hau merezitzen duke?

 Ba orai ilargirat hasi haiz saltoka

 Beha: lurreko gerla justuan guduka

 Haur gosez ehunka

 Ama hiler potka

 Marrumaz oihuka

 Entzuten dituka

 

 6

 

 Hobendun haiz ba hor ta ez diok uka.

 Huntan nola ez orroit Krixtoren izana

 Guziz izpiritu on eta haundiena

 Bere hiltzaleeri barkatu duena

 Beha haren aldean zer ez-deus girena

 Hak galde azkena

 Aitari egina

 Dauka gizonena

 Barka zezotena

 Ez zakitelakotz zer ari zirena.


inprimatu