inprimatu
Baigorriko toberak
Izenburua:
Baigorriko toberak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1200.zk.
Orrialdea:
6

Baigorriko toberak

 

 «DANTZARIAK»

 

 Lerra luzean,

 heldu bolantak

 Zanpur zigante

 basa andereak

 Xuri Gorri;

 kuxkulez-beteak

 Besta ederrak,

 behar tik holakoa.

 

 «ZIRTZILAK»

 

 Zirtzilen kapitain,

 Pattin Bordaxuri,

 Ontso ase-ta,

 galtzen bete-purdi

 Maria zaharra,

 eztul eta irri

 Gizon ederragorik,

 ez du ikusi.

 

 «SUJETA»

 

 Alargun zaharra,

 amodiotan jarri

 Papillot gaztearekin,

 ezkondu nahi

 Eskandala zaiote

 Baigorriareri

 Zaharra gaztearekin,

 ez da komeni

 

 «JUJAMENDUA»

 

 Zamar luzetan,

 tribunala da bildu

 Ezkont gaien ibil-moldea

 ote da haizu

 Dena lege,

 mehatxu eta gaztigu

 Zententzia herriak

 igandean jakinén du.

 

 «LEHENGO TOBERAK»

 

 Gure arbasoen

 farisan egitateak

 Bizia iduri,

 zed bihotz dorpeak

 Ostika ohorea,

 eman ahalgeak

 Gaixo buru apaldu,

 jende xumeak.

 

 «ORAIKO TOBERAK»

 

 Baigorriarrek

 bozkariorekin

 Eskualdun jostetak,

 ditzagun egin

 Zahar gazte,

 denek elgarrekitn

 Anaitasun beroa,

 dagola gurekin.

 


inprimatu