inprimatu
Badakit, eztakit
Izenburua:
Badakit, eztakit
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
798.zk.
Orrialdea:
4

Badakit, eztakit

 

 1

 

 Bazkoz geroztik nun nola bizi

 ez dakit;

 Neskatxa batez orhoit naizela

 badakit!

 

 2

 

 Haren izenik, ez deiturarik

 ez dakit;

 Haren begia sorgina dela

 badakit.

 

 3

 

 Nungoa zaren, oi aingerua,

 ez dakit;

 Bainan osoki bildu nauzula

 badakit.

 

 4

 

 Neska prestua, othe zarenetz

 ez dakit;

 Bainan zein zaren lore pollita,

 badakit.

 

 5

 

 Dote izpirik badukezunetz

 ez dakit;

 Edertasunez norbait zarela

 badakit.

 

 6

 

 Urbil-errexa othe zitazken

 ez dakit;

 Gogotik urbil nindaikezula

 badakit.

 

 7

 

 Nehork hoinbertze erran dautzunetz

 ez dakit;

 Nik gehixago niokezula

 badakit.

 

 8

 

 Nitaz ohartu ere zarenetz

 ez dakit;

 Ni bethi zutaz sutan naizela

 badakit!

 

 9

 

 Maite gaixoa, maite nuzunetz

 ez dakit;

 Zu zaitudala izar bakarra

 badakit.

 

 10

 

 Noiz behar dugun elgar ikusi,

 ez dakit;

 Zu ganik hitz bat plazer nukela

 badakit.

 

 11

 

 Baiak lekarken zorte hoberik

 ez dakit; 

 Ezak bertan hil nindezakela

 badakit.

 

 12

 

 Zoin gisetarat mintzatuko den

 ez dakit;

 Ene gaitz mina fini laikela

 badakit!


inprimatu