inprimatu
Otsailaren hogoi-ta-hamekan
Izenburua:
Otsailaren hogoi-ta-hamekan
Sinadura:
A.J.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
A.J

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
967.zk.
Orrialdea:
4

Otsailaren hogoi-ta-hamekan

 

A.J.

 

 1

 

 Galdez joanik andere baten gana,

 Ninduenetz senhartzat hartuko,

 Eman zautan arrapostu samina

 Behin ere ez zait ahantziko:

 

 ERREPIKA

 

 Zato, zato auzi horren

 Ongi xuritzekotan,

 Otsailaren hogoi-ta-hamekan,

 

 Zuhauren onetan!

 

 2

 

 Jautsi nintzen lanketa Baionara,

 Bi sakelak diplomaz beterik.

 Nagusiek bazaukaten hitz bera,

 Ez nuela orduan xantzarik:

 

 ERREPIKA

 

 Bainan, bainan, etortzeko

 Lana ukaitekotan

 Otsailaren hogoi-ta-hamekan,

 

 Nihauren onetan!

 

 3

 

 Izan nuzu zordun baten etxean,

 Diru zerbait turna zezadala.

 Ezetz, ezetz, erran daut hor berean

 Tenoreko pilik ez zuela,

 

 ERREPIKA

 

 Bainan, bainan, itzultzeko

 Diru kobratzekotan

 Otsailaren hogoi-ta-hamekan,

 

 Nihauren onetan!

 

 4

 

 Etxez-etxe ibili naiz saltzaile,

 Erosgailu zer nahi ofreitzen.

 Nehor ere ez agertzen erosle.

 Guzietan tehenta bera zen:

 

 ERREPIKA

 

 Zato, zato, merkatu on

 Gurekin eitekotan

 Otsailaren hogoi-ta-hamekan.

 Gu denean onetan.

 

 5

 

 Medikua etorri zait gelara,

 Sukar beltza atzeman nuela.

 Edari bat eman daut irestera,

 Hitz hauiekin uzten ninduela:

 

 ERREPIKA

 

 Ur hunekin sendatua

 Izanen haiz bet-betan

 Otsailaren hogoi-ta-hamekan,

 Hihauren onetan.

 

 6

 

 Gure auzo Mari-Martin ozarra

 Mintzatu da emaginarekin:

 «Noiz othe da sortuko ene haurra?»

 Emaginak irri on batekin:

 

 ERREPIKA

 

 Izaitekotz sortuko da

 Denek uste gabean

 

 Otsailaren hogoi-ta-hamekan,

 Guzien onetan!


inprimatu