inprimatu
Herriko bozak
Izenburua:
Herriko bozak
Sinadura:
A.G.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
A.G

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1392.zk.
Orrialdea:
5

Herriko bozak

 

A.G.

 

 1

 

 Pertsu berri paratzen, orai naiz abian

 Alferrik bainindagon,  joanden aspaldian

 Jendea emateko, jakinain gainian

 Bozak nola joan diren, Senpere herrian.

 

 2

 

 Bi lixta bagintuen, zahar eta berri

 Erdizkaxe joan dira, bi alderdieri

 Bozarik gehienak, karrikatarreri

 Hogoita batetarik, bortz bat laborari.

 

 3

 

 Gisa hortàn baitoa, oraiko'bizia

 Senperen ore dugu, hori ikasia

 Eskolatuendako, gaurko fantesia

 Enetzat hobea da, esperientzia.

 

 4

 

 Frango haundia dugu, Senpere herria

 Oihan eta baserriz, eremu handia

 Zazpi-zortzi kartier, segurik badia

 KontseilUkorik gabe, hirutarik bia.

 

 5

 

 Jendearen erdia, dugu laborari

 Eta boza emaiten, karrika'tarreri

 Ez badugu laguntzen, gehiago elgarri

 Harrika hari gira, guen burueri.

 

 6

 

 Laborari batzuek, naute ni harritzen

 Karrikatarrendako, ari bozen biltzen

 Elgar;ez badugu gUk, hobeki laguntzen

 Laborantza guhaurek, ari dugu hiltzen.

 

 7

 

 Gauza guzietarik, karriketan bada

 Mozkinik haundienak, joaiten dira hara

 guretzat deus guti ta, inposak emenda

 Laborariendako hori izanen da.

 

 8

 

 Dei bat kontseiluari, nik akabatzeko

 Herriko etxetikan, gutaz orroitzeko

 Senperen laborantza, otoi laguntzeko

 Lurra behar baitugu, denek bizitzeko.


inprimatu