inprimatu
Auzapez zenari
Izenburua:
Auzapez zenari
Sinadura:
A.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
A.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1230.zk.
Orrialdea:
5

Auzapez zenari

 

A.E.

 

 1

 

 Niger ainitzez, eginak ditut, kantu trixte hunen gaiak

 Aipatu nahiz, mundu huntarik, bertzerainoko pidaiak

 Ezin hobeki, hasi zirela, herritar baten eztaiak

 Huna nun daukun, Jaun mera joan, Jainko maitearen deiak.

 

 2

 

 Zer bilakatu, daiken ez dakit, eztailiarren bihotza

 Ordu artean, heiekin zena, hanxet ikusiz hil hotza

 Gauza horrek daut, gogorat eman, Haustez aditu solasa

 Gizon bakotxak, behar duala, orroitu dela errautsa.

 

 3

 

 Uste gabean, herri barnerat, sartu baitzauku berri hau

 Ainitzen gisa, ni ere bihotz, barren barrenetik jo nau

 Pentsatu baitut, etxekoeri, nigarrez egun eta gau

 Ari beharrak, andre bat eta, haurrak aldiz zirela lau.

 

 4

 

 Haur maite onak, ezin egina, gaur zuen kontsolatzea

 Ene. partetik, jakin izan dut, zer den aitaren galtzea

 Gaixo amari, zuentzat alta, da nigarren xukatzea

 Mundu huntarik, joana gatik, aita berdin maitatzea.

 

 5

 

 Adin betean, Jaun Mere zaitu, ereman zure adinak

 Zorte hortarik, ezin eskapa, lur huntan bizi garenak

 Etxean eta, herri osoan, penetan baitira denak

 Zeru aldetik, ezezta otoi, guzien dolore minak.

 

 6

 

 Buruzagi bat, ez daike izan, argi guzien jabea

 Denen gostua, egin dironik, Jainkoaz kanpo badea?

 Den hoberena, izana gatik, nahi ginuke hobea

 Batto delarik, ezin ohartu, zonbat hitsa den gabea.

 

 7

 

 Herriarenzat, sail dorpe hori, ez dadila nehoiz geldi

 Norbaitek ongi, segi dezala, zuk hasia zen aspaldi

 Zuretzat aldiz, betiko argi, eta bake izan bedi

 Zeruetako, aingeruekin, otoitzez dago Iholdi.

 

 8

 

 Hedoi ilun bat, agertu zauku, zeru urdin baten zolan

 Nun nahi eta noiz nahi ere heriotzea da alhan

 Auzapez dena, ordaint ditake, horrek emana gatik lan

 Senhar bat eta, lau haurren aita, ez daizke egin sekulan.


inprimatu