inprimatu
Amodiozko kantua
Izenburua:
Amodiozko kantua
Sinadura:
A.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
A.C

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
777.zk.
Orrialdea:
4

Amodiozko kantua

 

A.C.

 

 1

 

 Gezurtia ez bertzia,

 Egiazko fartzuntzia!

 Senpereko Petrietan enekin dena grazia!

 Osoki maite ninduzun, enea zinen guzia.

 Zoin kanbiakor bizia!

 Amodio laster jina lasterrago zuk utzia!

 

 2

 

 Mintzatu ginen gostuan,

 Iduriz onez onean:

 Nik zu pullit atzemaiten, zuk ere bai ni orduan.

 «Elgarrendako eginak» zuhonek erran zinautan,

 Eta ikusten zindutan

 Ene bihotzaren jabe, erregin Mixelenean.

 

 3

 

 «Elheak elhe» diote:

 Aizek aise deramazte!

 Bainan ez zen gutartean izan xoilki hitzegite:

 Urbildu ere zinaitan ezpain eta begitarte...

 Eta nik, gaizoa, uste

 Xintxoki ari zinela, plazer guziak aparte.

 

 4

 

 Eta zuk orai erraiten

 Hoiek direla ahanzten:

 Besta-josteta ttipiak zertako aipu dituzten...

 Lagun arinak senhartzat ex ditutzula onesten...

 Emazte ozarra zer den

 Ongi dautazu, Fauxtina, hitx hoietan erakusten.

 

 5

 

 Zerk dautzu bada, Fauxtina,

 Gogoa hautsi hain barna?

 Xantxun-eko eztaietan nor zinadukan laguna?

 Ala zaitzu agradatu Indiana xanfarina?

 Ai diruaren usaina!

 Ez da ez haren parerik hozteko kar beroena!

 

 6

 

 Halere ez dut etsitzen,

 Zure beha naiz gelditzen.

 Egitzu bi gogoeta bi bertze hoiek zer diren,

 Zuretzat nik bezain bertze amodiorik baduten...

 Nitaz bazira orhoitzen,

 Hitz-erdi bat erradazu: borta dautzut zabalduren!


inprimatu