inprimatu
Pierre Narbaitz kalonje adixkideari
Izenburua:
Pierre Narbaitz kalonje adixkideari
Sinadura:
A.B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
A.B

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1770.zk.
Orrialdea:
5

Pierre Narbaitz kalonje adixkideari

 

A.B.

 

 1

 

 Jainka Jaunak hartu dauku Narbaitz kalonje maitea

 Gure ustez sobera goiz, baitzen oraino gaztea

 Hirurhogoi-t'hamalau urte, laneko adin betea

 Adixkide hainitzek dute senditu haren galtzea.

 

 2

 

 Garaztarra zen bezala, apeza ere bihotzez

 Bere jitez aberatsa izpirituko dohainez

 Bainan gero aberatsago fedeak eman argiez

 Guti baita hein hortakorik gutartean nere ustez.

 

 3

 

 Predikari, musikari, euskalzale jakintsuna

 Apez gazte moldatzaile bortz bat urtez zen izana

 Bikario jeneral gero hameka urtez egona

 Ilunbean du bururatu bizi hain argitu zena.

 

 4

 

 Ilunduran sartuz geroz, lanetik baitzen gelditu

 Ezin mintza, egin ibil, zonbait ote du sofritu?

 Jaungoikoak bakarrik daki, hak beti baitu segitu

 Azkenean argi osorat berekin du segur hartu.

 

 5

 

 Goza zazu, adixkide, kausitu duzun argia

 Jaunak baitu hitzemana langileari saria

 Berak duen izaite beraz betiereko bizia

 Eta hortik ez, otoi, ahantz gu eta Euskal-Herria.


inprimatu