inprimatu
50 urtekari
Izenburua:
50 urtekari
Sinadura:
A.B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
A.B

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1609.zk.
Orrialdea:
5

50 urtekari

 

A.B.

 

 1

 

 Urteburu eder batek gaitu gaur hunarat bildu

 Berrogoita hamar urte egun egiten baititu

 Xuhaxbehereko seme bat Jaunak zuela apeztu

 Bihotzetik ororen partez hura nahi dut agurtu.

 

 2

 

 Egun hartan hiru ziren senpertar apez berriak

 Bakan dire bazterretan holako ikusgarriak

 Felix Dourisboure, Gaby Larrea, Jauna ganat itzuliak

 Zu baitzinen hirugarrena, gaur zuri gaude guziak.

 

 3

 

 Jaingoikoak duelarik bere galdea egiten

 Maizenik du hortarako famila berak hautatzen

 Xunhaxbeheren iragaitean, han zituen begistatzen

 Bai burraso, bai eta gazte, zutenak hura entzuten.

 

 4

 

 Han du beraz hiru aldiz atea eztiki jotzen

 Hiruetan galdeari baia baitzaio emaiten

 Bat apezturik, bertze bat fraide, hirugarren bat da hasten

 Bainan gerlak ereman zuen eta handik ez itzultzen.

 

 5

 

 Ez da guri jakitea zer duzun geroztik egin

 Zer izan den zure lana, hori Jaunak baitu jakin

 Arrangoitzen, gero Baionan, handik lekora Garazin

 Azkenekotz itsas-bazterrak hartu baitzaitu berekin.

 

 6

 

 Dakitana bertzen ganik zer bihotzen zaren jabe

 Jaungoikoak baiterautzu bihotza dohainez bete

 Dohain horiez baliaturik, harek bakarrik dakike

 Zonbat diren, bai, zuri esker, zeruan dutenak parte.

 

 7

 

 Eta orai, bihotzetik, dautzugu denek erraiten

 Goresmeriak, bai eskerrak, Eliza baituzu bozten

 Jaungoikoari oraino luzaz, kartsuki dugu galdatzen

 Atxik zaitzan osasunean, duzula lana segitzen.


inprimatu