inprimatu
Landetcheberry, apez adixkideari
Izenburua:
Landetcheberry, apez adixkideari
Sinadura:
A.B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
A.B

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1476.zk.
Orrialdea:
5

Landetcheberry, apez adixkideari

 

A.B.

 

 1

 

 Adixkide xahar batek, goresmenak zuri, Jakes

 Ez dezaket nehol ere bihotzari egin ihes

 Bihotzak baitaut gaur galdatzen, izana gatik errebes,

 Pertsu hauiek, ahal bezala, zaitzaten aipa ta gorets.

 

 2

 

 Urte berian glnen biak nor here xokoan sortu.

 Landibarren ta Arbonan bi apez-gai munduratu

 Egun batez Belloc-en ginen apezterat biak lotu.

 Geroztikan adixkidantzak elgarri gaitu juntatu.

 

 3

 

 Bainan gerla jin zenean, harek gintuen behexi

 Joan baginen, nor ber'alde, lekenik zu ta gero ni,

 Han zintuen bilatu gabe, lagunak ohartarazi

 Zer bihotz eta kaskoaren jabe zen Landetcheberri.

 

 4

 

 Apeztuta Angelurat izan zinen igorria

 Bikario eskualdun bat «kaskoinen» altxagarria 

 Jaungoikak bakarrik daki han egin duzun ongia

 Angeluar zonbeit oraino zutaz orroitzen baitira.

 

 5

 

 Lekornetik Angelurat jin ziren zure bilari

 Garroa-ko eskolarat izendatuz buruzagi

 Laborantxa betidanikan izan zautzu maitagarri

 Zonbat gazte, zuk moldaturik, egon dire laborari.

 

 6

 

 Lekornetik Larzabale izan duzu he] burua

 Apendizgo hoberenez harat zinen prestatua

 Beti bera, harrabots guti, bainan zer artzain suharra

 Lan ederrak ez baitu maite ez espantu, ez aharra.

 

 7

 

 Bainan egun aipamena zutaz dute hemen denek.

 Jaun kalonje gomendantak erran soles hein ederrek

 Larzabaldarren izenean Jaun meraren hitz pollitek

 Bai gerlako zure lagunak ta zure anai apezek.

 

 8

 

 Guzientzat egun hau da egun orroitagarria

 Baitautzute helarazi sari ohoragarria

 Kurutzea, zure egintzen seinale miragarria

 Hiru-hogoi urte emanik azkenean etorria.

 

 9

 

 Zure apez lagunentzat zer ohore, zer loria!

 Zuri egin ohorean hek ere barne baitira

 Diosesa denaz geroztik denez egin familia

 Gore beraz Landetcheberry, gure kalonje maitia.

 

 10

 

 Eta oral Jainko Jaunak luzaz eman detzatzula

 Osagarri, gogo sano, pipatik zonbeit bafada.

 Geroxago, berak lagunduz, Ama berekin duela

 Jesus Jaunak Aitaren ganat hiak helaraz gaitzala.


inprimatu