inprimatu
Arnaud zenari
Izenburua:
Arnaud zenari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1062.zk.
Orrialdea:
7

Arnaud zenari

 

 1

 

 Nola dezaket aipa oi zure izena

 Mundutik joana gatik gutan bizi dena

 Barka zadazut otoi zeruko Jaun ona

 Otoizño hunek behar badu eman pena.

 

 2

 

 Hemeretzi urtetan mundua uztea

 Pena haundiagorik bertze bat badea

 Hola joan zerauku Bitindar lorea

 Jaunak nahiz edertu bere baratzea.

 

 3

 

 Berriki eskainia Jaunari bihotza

 Orai eskaini dako herioaren latza

 Hori behar zuela nork zezaken pentsa

 Zeruko aldarean eman lehen meza.

 

 4

 

 Arimak ezartzeko garbi eta eder

 Bere fedea zuen agertua dener

 Lagun bat eman nahiz saindu ta izarrer

 Aitak deitu du Arnaud bere ganat laster.

 

 5

 

 Hautatua zinuen artzain izaitea

 Eri diren arimen ongi artatzea

 Zabal zaguzu orai izeruko bidea

 Egun batez biltzeko zure artaldea.

 

 6

 

 Jainkoarentzat bizi, harentzat sofritu

 Nahiz mundu zabala osoki salbatu

 Denak ditutzulakotz bihotzez onhartu

 Jaunak bere zeruaz zaitu saristatu.

 

 7

 

 Xoriño bat airatzen nigarrez ikusi

 Erran duzu: «Hiltzeko ez nindaike izi»

 Ez zaitugu sekulan nahiko ahantzi

 Zure etsenplua da arimetan bizi.

 

 8

 

 Izanen da herio munduak dirauno

 Bainan deus ez da hori fedea badeno

 Zure ganat hel gaiten hau dautzut oraino

 Esperantzarekilan: «Ikus arte Arnaud».

 

 9

 

 Otoitzez gaude zuri xangrinetan denak

 Adizkitzu zerutik nigarrez direnak

 Kontsola-zkitzu otoi maite ditutzunak

 Eta partikulazki zure ait'et'amak.

 

 10

 

 Guk ere joan beharko galdea jitean

 Agian sartzekotan zure jauregian

 Zer plazerra ginuken zure ikustean

 Irri batekin beha zeruko atean.


inprimatu