[Bertsotan]
Azpillaga - Okelar - Urretabizkaia
Azpi:
Zaar jende ontan pentsatzen sarri
egunetan naiz egona,
asi baitzaigu omenaldia
beren aldera emona.
"Olatz" gaitikan etorri eta
emen badegu amona,
larogeita amar urte pasiak
"ITURRITZA"ko Ramona.
Okelar:
Zeure denboran ez ziń izango
zu egin gabe ba lanik,
alare bizi ainbat urtean
beti sufritzen jardunik.
Aizu Ramona, galderatxo bat,
orain egingo dizut nik,
sekula pasa ote dezu zuk
gaur bezelako egunik.
Urret:
Amaika goraberako,
Mundo txar onek sortutzen ditu
gauza auxere esan bear det
gaur guztion onerako.
Maitasunian goral gaitezen
ta sasoi den lanerako,
zaarren oroitza izan dezagun
zaartutzen goraberako.
Azpi:
Zar jende onek sentitzen dute
pena ikaragarria,
berengandikan diferente da
gaurko gaztedi berria.
Euskera eta euskal jolasa
euskaldunen jatorria,
gazte aldrabesak ez dira izango
bizi da Euskalerria.
Okelar:
Zaarrak gutxitan egoten dira
onelako alkartian,
eta eskertu nai ditut denak
guztizko borondatian.
Nere aita ta amatxo ere
ementxe dira tartian,
gaurko egun au etzait aztuko
bizi naizen bitartian.
Urret:
Nere buruan sartua dago
Modestok esan diguna,
eta guztioi gustatu zaigu
onek egin dun jarduna.
Gurasoentzat itz egia baitu
oso izkuntza leuna,
aita ta emakin sortutzen zaio
aztu ez leiken laguna.
Okelar:
Emen jendeak zarrarentzako
bear du borondatia,
alaitasuna komeni zaio
egoten baita tristia.
Lagun urkoa biotzetikan
izan dezagun maitia,
edo bestela, ni kristaua naiz,
alperrik da esatia.
Azpi:
Mutrikuarrak gaur bildu dira
talde batean elkarren,
au ez da ondo aitortutzerik
garbiro ikusi arren.
Gazte jendea kanta dezagun
guk aldegunik jatorren,
pentsatu beste gauzarik ez da
guretzako zer datorren.