inprimatu
Emeretxireun urte pasata
Izenburua:
Emeretxireun urte pasata
Sinadura:
Azpeitia, Gotzon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azpeitia, Gotzon

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4
Orrialdea:
20-22

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Emeretzireun urte pasata

 

Azpeitia, Gotzon

 

 Emeretzineun urte pasata

 irurogeta amairun,

 «Agur» izen dun izparringian

 idazlana leidua nun;

 idazlan orrek jarri gogoa

 egitekoa erantzun,

 gure idazlanak izparringian

 iritxizkoak ein gendun.

 

 Guk idatzi ta leidutakoak

 bertsoz be nator kantaten,

 Santandereko Uri-Buruan

 arraintzaliok batzartzen;

 bildu ziran an, bost Erkikoak

 asteko lanak egiten,

 ezta-baidetan ibil ondoren

 ebatzita danak urten.

 

 Bost Erki edo Probintzi orreik

 nortzuk ziran esatia,

 bidezko dala nik uste eta

 guztiz oso egokia;

 Giputz, Montaña, Asturias da

 Bizkaia, ta Galizia,

 azken lau orreik baietz esanaz

 jarri danentzat LEGIA.

 

 Batzarrak eiten diran guztitan

 ñoiz dira danak konforme?,

 baiña geienak ba'dagoz ortan

 ebatzia ikus geinke;

 ebatzi ondoren jarri LEGIA

 eta urrena izenpe,

 Batzar ortan be olan egiñaz

 batzuk atera naigabe.

 

 Batzar ortako LEGIA izan

 arraiña ñoiz arrapatu,

 BOKARTA bada Maiatza'rarte

 ARGIA'gaz ezin artu;

 ATUNE bere LEGE orretan

 egiña ditue sartu,

 Dagonil edo Agostu'rarte

 BEITE'gaz zun debekatu.

 

 Naigabe urtenak ziran giputza

 onek gero LEGE ausi,

 zer esan sendo ta iskanbillak,

 ondoren dira ikusi;

 irebaziak bi mota arraiz

 zigorrikan ez merezi,

 millaka gizon arraintzaliei

 kaltiak eurek ekarri.

 

 Izparringi artan egon nintzan

 igaz au irakurritzen,

 «zailla ei dala arrazoia be

 nortzuri emon dezaken»;

 pertsona ba'da ligorrekoa

 «gatxa» izan ark emoten,

 arraintzaliok geijen-geijenak:

 errez gaituzuz esaten.

 

 Idazlari dan Ozkin jaun orrela

 beranagaz urteteko,

 «konparazio» asko imini

 atzerri eta emeko;

 «konparaziok» beti dituguz

 nor adipetuteko,

 baiña ugari jartzen duenak

 lasai barrue al dauko?

 

 «Agur» orretan au be leidu dot

 orain kantaz datorrena,

 bermiotarrak ez duela nai

 neguetako bokarta;

 Aljeziras'tik etor ondoren

 dauzelako aspertuta,

 diñoskun eran negu-bokartaz

 nor ongo da, bizkortuta.

 

 Aljeziras'en txar ibildunak

 batzuk goizetik etorri,

 beste batzuek ara jun barik

 emen ekintzen lanari;

 bi batzuk orreik negu guztitan

 emen dagoz jokalari,

 AZKE jarriaz NEGU-BOKARTA

 or dozuz arrapalari.

 

 Atseden ori nok ez dau gure

 lanatzuak ibiliak,

 txiro, aberats, egazti, aberek

 baita bizidun guztiak;

 baiña Aljeziras norentzat ez dau

 ara nai ez dardartiak...,

 baiña Bermio'ra... andik ekarri

 irebazi egokiak.

 

 «Non betetuten diran legeak?»

 diñost neuri Ozkin jaunak,

 neure erantzuna beretzat emon

 «Lekuek duz Zintzoenak»;

 ederki berak idatzi eiskun

 egiñiko «galoidunak»,

 amasei kaja BOKARTA bota

 itsasora prast gizonok.

 

 Asieratan lege guztiak

 edonon dira beteten,

 baiña giputzak eurok batzuek

 asieran ausi zuten;

 orrexegaitik urte onetan

 nor ongoda LO egiten,

 ta bear bada ondorengoak

 egongo gara ikusten.

 

 Idatzi neban kaltiak guri

 ekar eiskula giputzak,

 itxi arraiñak itsasuen da

 kaia'tan bere lotutzak;

 oraindik ez dut leidu ta entzun

 imini ezer zigortzat,

 bide orregaz arki ba'dira

 poztu ditue biotzak.

 

 Ruso, Korea, Itali ta abar

 Canarias'ko uretan,

 Ozkin jauna zuk itaun eistazun

 aiek nola dun lanetan;

 ongi dakigu adizkidea

 orreik beti eurenetan,

 alaxe beti landu bear da

 bakotxaren LEGIETAN.

 

 Orreik gizonok egon al dira

 Santander'ko BATZARRIAN?,

 egon esi an, zertan aipatu

 idazlanaren tartian;

 Islandia be sartzen daustazu

 «MILLAK» ziran aienian,

 Islandi ongi doa «MILLA»kaz

 gu txar LEGE apurtzian.

 

 BOKART sasoiz be ba zun tranpia

 giputztarraren partetik,

 LEGE ausiaz arrapa ARGIZ

 Maiatza baiño lenautik;

 Bermiotarrak... aldarri einda

 damurik ez eurenetik,

 modu orreitan jokatutzea

 ba'ditue zeozergaitik.

 

 Goiztik ibili ARGIZ jokatzen

 zer pasa oida gerora,

 sasoie baiño lenau igesi

 berak naisuen lekura;

 gero etxean denpora egiñaz

 kontakizunak erara,

 orrez gaiñera orreik da oneik

 txindiak eralgitera.

 

 Batzarra izanda batzartegian

 «ARRAIN-LEGIA» jartzeko,

 jarri ondoren LEGE orreri

 danok errespetatzeko;

 danok dakigu ez eiteagaz

 txarraduna etorteko,

 eta ondoren irebazirik

 onik ez guztiontzako.

 

 Guztiontzako esan dodanez

 saredunak ta ez dunak,

 oneik da areik duz kai guztitan

 atunetan dabilzanak;

 baiña kaltiak eiten dauskue

 BEITEZ goiz ari diranak,

 BEITE jan eiñaz ta min artuaz

 MALUTA nai ez atunak.

 

 Min asko artuaz egaluzeak

 arrapatu ein bakoak,

 malezijekaz ibiltsen dira

 gatx duz arrapatzekoak;

 batzuk daukae AMUE eta

 baste batzuk txistekoak,

 onen ganera dituguz AINBAT

 ezpanak ausitakoak

 

 Orreik guztiak olan egonik

 MALUTAZ arrapatzeko,

 pertxadun danok ba'du zer pentsa

 dirua irabazteko;

 ligorrekoak itaun egiñaz

 MATEMATIKA bearko?,

 sarri askotan MATEMATIKA

 erresau da guretzako.

 

 AZKE ba'dago asieratik

 BEITE'gaz ibilitie,

 ez dot pentsa nai nola izan

 PERTXADUN arraintzalie;

 XIXTEMA orrek egaluzeai

 jarri zun ikas-bidie,

 batzuek pozik besteok triste

 ori alda arrazoie?

 

 Arraintzaliok gara guztiok

 saredun ta pertxadunak,

 orrexegaitik beitu aldarri

 arraintzaliok garanak;

 gure sendiak zeuon sendi lez

 eiten ditxuz jan-edanak,

 orrein antzera edo bezala

 gaiñontzeko ei diranak.

 


inprimatu