Arrantzale bertsoak
Azpeitia, Gotzon
Bertso barriak kanta nai ditut
iruta amaika urtean,
lebatz-zalea nazan ezkero
lebatz-zalien ganean.
Ainbeste urte arrantza ontan,
ta sarri burrukatzean,
onegaitikan asi naz orain
bertso-sailleko lanian.
Arrasteru ta ur-saredunak,
gure lebatz lekuetan,
bizia oso lazten dauskue
ainbeste urte luzetan!
Itxas-legeak onda jakiñaz,
jarrai gure kateetan?
Jainko-bildurrik ezta agiri,
nire ustez, notin ortan.
Emeretzireun urte iasota
iruta zortzi urtian,
maiatz-illaren amairugarren
goizeko seirak aldian,
«Agate Ama»-k aldarri eiskun
arrasteru «Apo»-n lanian;
arrantza tresnak jasoaz danok
jun giñan arin bidian.
Elduak gara «Apo» kalara,
ikusi dogu etsaia...
Arerioa ezta makala,
«Pedreña» sare ontzia;
izatez berau Santander'koa
arrasterua aundia;
aundia ba'zan, amorruagaz,
guk egin burrukaldia.
Burrukaldia egin ondoren,
jun giñan irabaztera:
batzuek gitxi, bestiek ondo,
eguna jun zan ortara.
Baiña gauza bat, siñets-eziña,
lebatz-zalia giltzera.
Nonon egon zan bide okerra,
txikia etzan ganera.
«Pedreña» ori, sare ontzia,
lau millan lez zan lanian;
maiz entzun dogu lebatz-zaliok,
galazota zan tokian.
Galazotako legea lagaz,
gure sartu giltzian:
beti bezela txikia iruntsi,
aundia goitik danian.
Orain da barriz entzun errian
gauza zuzena ez dana,
Ferrol'erarte eroana dala
giltzapetua izan zana.
Zenbat naigabe lebatz-zaliok!
Koldo trebeak geiena;
danok beragaz jun bear gendun.
Auzia dogu danona.
«Pedreña»-gazko urte berean
urpe-saredun ontziak,
gure kalako besiu ta lebatz
lapurtzen iaurti sariak.
Baiña atsegin ez dabe artu
ikusirikan kaltiak:
burrukalari saiatu giñan,
batzarrak emon legiak.
Urrengo urtean barriro dira
udabarriko sasoian,
kalteak sendo ikusi arren
saretarrak eurenian;
emen bere gu saiatu bear
geure ogia aldeztian,
sare ta tresnak ausi egiñaz
merezitako legian.
Sare ontziko jabe guztiak
ondo jakiñaz legiak,
urte-bukan be barriz ostera
euren saredun ontziak;
iaurti ebezan urpe-sareak
arrapatzeko arraiak;
baiña burrukan kalteak sendo,
aberatsik ez etxiak.
Iruta amarko epail-gerrian
egunak bai amazazpi,
arrasteruak, «Alzaga» izenez,
«Apo»-n ekitsan lanari;
ikusiaz guk, abia giñan
eutsi eiteko berari:
eutsi baiño len, arrapaladan,
iges eiskun danori.
Irulau egun gerotxoago
Bermio aurre kaletan,
ikusi daba arrasterua
igande egunez lanetan;
bere izena «Lurgorri» zala
lagun batek esan eustan.
Sail orrek eztau gitxi balio
jokatzeko edu ortan.
Gure guraso zarrak len bere
gu legez sarri pelikan,
kordelak eta tertza ta amuak
sarekin iruntsirikan,
zenbat naigabe jasoak ziran
arrasteru aldetikan!
Minduak geu be, zori txarrean,
saretarren lepotikan.
Amu-tresnazko lebatz-zaliok
umezurtzaren antzera,
ainbat urtean pelikan egiñaz
ezerez aurreratzera...
Izan ba'giña indartsuak gu
jungo giñean ontzera;
orrelakoak ez garalako,
zapalduta aurkitzen gera.
Arrasteruak dandar-sareekaz
urpe-zugatzak urratu,
arraiñak kalan sartu ondoren
janari barik bapeztu;
urpe-saredun urpe-sarekaz
luzaro kalak geixotu...
Sare guztien ordaiña beti
amutarrok bear txautu.
Orra amasei bertso abestu
Azpeiti lebatz-zaleak,
urte askotan ikusi ditu
burruka eta kalteak.
Agintariak, arduradunak!
babestu arrain-zaleak:
orretarako ipiñi dabez
gure kalako legeak.