Munduaren esku biak
Azkue, E.MĒ
Orain kantau biar dot,
baņa ez kanta zarrik;
barria apainduteko
badaukat indarrik:
kantageiak darabiltz
munduak beragaz,
ondo ebagi leizenak
geure artaziagaz.
Emen egiten jake
begiratu ta itxi,
bada zortziko orratzen
jaube gara gitxi,
eta orratzdunak bere
geien geienetan
neurri barik dabiltzez
euren puntadetan.
Oh, ardao tokietako
bertsolari latzak:
ze argitasuna daukan
estututa matsak!
Egizuez bertsoak
tragu bitartian,
Bako jaunagaz ondo
zagozen artian.
Argitu zaiteze, arren,
bardo Bizkaitarrak,
munduak entzun deizan
neurriko gedarrak.
Onek izanagaiti
luze nai laburrak,
sikatukoo ez dituez
entzulen adurrak.
Geure munduak daukaz guk legez
eskuma bat eta ezkerra:
au prestua da gauzak emoten,
baiņa bestia da alperra.
Saria dago gizon zintzoai
eskumiagaz opaten,
ta eldu deitezan, tati egiteko
barba gozoak esaten.
Onak ez dabe sekula egiten
munduaren eskuan mun,
eta munduak berez ez daki
ze mesede egin eta nun.
Begi biakaz dago zur zurrik
eskerrerantza begira,
baņa aldi ta adi, bere begiak
lausoz betetuten dira.
Mundua begi lausotuakaz
dago bardin zain itsurik
eta mutuak dagoz eunkadaz
gaur egunian galdurik.
Bere esku eskerrak arrapetan dau
eskuman daukan geiena,
baraillariak sarituteko
ta ez merezidu dabena.
Mundua ez dabill zintzoen billa,
zintzoak dagoz geldirik:
euren buruak estalduteko,
baņa ez dauke gaur astirik.
Zer alkantzauko dabe zintzoak,
ezpadira barritsuak?
Belarriakaz gaur ikusten dau
gure mundu begi itsuak.
Ezker aldeti daukaz gedarrez
azkan barik eskatuten
alperrak zeintzuk iņox aro onik
ez dabe ixillik galduten.
Euren garraxi guzurrezkoak
dira sirenen kantuak,
ordo sartuta belarrietan
gaur daukazanak munduak.
Kantak izanagati
gauza ariņekoak,
ausnartuko dituez
entzulak bertsoak.
Asi zaiteze, bada,
josten buztanian
erbiari kanta bat
igaz doianian.
Oiņak biņan badaukez
azkanak bardiņak,
beste errakuntze danak
dira falta ariņak...
Nok entzungo ez deutsue
biotza pozturik:
"Ardauba jatok zerurik,
ezpadauko urik"?
Ez zaiteze atzeratu,
bertsolari andiak,
berbak egon ez arren
Euskaraz guztiak.
Esan ardura barik:
"Artun bei higoa
berorrek, Don Juan Jaune,
neure amigoa".
Baņa nik gisa orretan
ez dot kantau gura,
ezpada Euzka maitiak
dakien modura.
Euzka, Musa Bizkaitar,
Eraton laguna,
biar dan lez maiterik
gaur ez daukaguna.
Galtzaiduzko koroia
dauko Euzkak buruan,
otaloraz beterik
ganeko inguruan;
ulia zati bian
elorik atzerantz,
mantu azulen ganeti
dindilizka berantz.
Gonia ta txanbria
zuriak soņian
ta zillar hebillakaz
zapatak oņian;
otso-narru ediagaz
estuta garria,
Olinpoko andra andien
amurrugarria.
Euzkak irakatsi deust
bertsoak neurtuten
ta josi ta alkarregaz
ondo batzanduten:
belarrietan dakart
bertsoen neurria,
ebaten dodanian
andi nai txikia.
Urtebarri egunian
neuretuta daukat,
munduari kenduta
kantagei eder bat.
Asten noa; baņa da
luze ta ain zabala,
ze uste dot au bertsoan
estutxua dala.
Arima bako bioliņa da
kanta guztien laguna,
eta olan dauke munduentzako
musika sonu biguna.
Zer da entzutia zoro gozorik
kanta gaurko egunekoa,
obia dala seme alabentzat
aita baņo aita-ordekoa?
Zer da ikustia txakur jantzita
otsoak ardi jagoten,
eta satorrak ondo ikusteko
sendagarriak emoten?
Zer da entzutia kantagei ona
orain apurtu jatala
eta geiago, neuk nai izan arren,
ezin gaur josi dodala?
|