Gizonkerija ta gizontazuna
Azcue, Eusebio MĒ Dolores de
Ainchiņatar bat okerra,
Lagunik bako gizona,
Eta itsu zar bat ezkerra
Batzar askotan egona
Eta lagunentzat ona,
Batu zirian bein bijak
Taberna zulo batian,
Nun gauza azkoren ganian,
Guzurrak asko ta egijak
Iribijatu zirian.
"Neure ainchiņako guztijak,
-Ziņoan gizon zatarrak-
"Zirian odol garbijak,
"Gerran jeneral andijak,
"Bakian gizona bakarrak."
Bere mosua irurturik
Itaua egon zan entzuten,
Eta esan eban suturik:
"Ez dogu euki guk itsurik,
Baņa nik ez dot ikusten."
|