Gure erosla edo erredentorearen jayotzan
Arrese ta Beitia, Felipe
Diamantezko ateak
Zeruak dauz zabalketan,
Bake ta garaitz banderaz
Balkoiak orniduten;
Eguzkizko ustaiz jantzi
Jauregiak leyoetan,
Alako klarin zoliak
An dabez soņututen.
Eyorik tela me piņak
Zeruko euntegietan,
Eskuadra egodunak
Soņean dabez jazten;
Areen zuritasunagaz
Edurra da lotsaketan,
Zerren zuri izatean
Ez deutsan irabazten.
Jazintoakaz politu
Ditue euren egoak,
Amatiste, zafir eta
Esmeraldaz gaņera;
Izar chikiz egin dabez
Girnalda eta aroak,
Urrezko karchetak jakez
Lepotik jausten beera.
Egindako koraiokaz
Jantzirik euren buruak,
Uleak astintzen jakez
Putz eginik aiskak,
Ezpata biurtzen dabez
Zeruko Argi sutsuak
Urrezko erraņu zorrotz
Ingurura boteak.
Rubi eta topazioz
Soru leun bichituetan,
Leyarrez plazetatik.
Doaz aurrera aurrera,
Eskuadra zerutarrak
Otslankai ots eztietan,
Betiko ateetara
Aurkeztu egitera.
Oneek dagoz margarita
Eta urrez apaindurik,
Nun aurkitzen dan glorien
Iturburua Bera,
Norentzako ez dagoan
Iņon leku ezkuturik
Ikusi ezingarririk
Guretzat dan legera.
Bere aurrean egoak
Laster dabez apalketan,
Argiaren arpegia
Dabeenean ikusten,
Zabalduten dituana
Gloriak goiko saletan,
Gaur diranak iņoz baņa
Obeto erakusten.
Dirudie dagozala
Jantzirik danak izarrez,
Icharondako Umea
Jayo izan danean,
Dontzell Amaren altzoan
Aurkitzen dana negarrez,
Bizi dala atsegiņez
Aitaren bularrean.
Zerutarrak gura leukee
Betiko Aitaren baimena,
Jatsiteko ikustera
Zapietan bildua,
Egitada aiņ andia
Guretzat asi dabena,
Betetako ustu ziran
Goiko aulki pillua.
Behokiaz egitean
Gura eben seņalea,
Noz egingo ere eutsen
Egozana begira,
Bereala eskerturik
Egindako mesedea,
Zerutar egatzalleak
Beruntz asiten dira.
Urratuten dabez egan
Esferarik galantenak,
Chilibitu ta danborren
Soņu gozo artean,
Esfera orrei kendurik
Bichirik onen onenak,
jayotako Umeari
Ekinteko lurrean.
Bardin dabez Urdiņean
Izar asko arrapetan,
Lasto gaņeko Seiņari
Aurrean ipinteko,
Eguzki izpietatik
Ederrrenak arrapetan,
Aprill-Mayatz loratiak
Diranak egiteko.
Airetan botaten debez
Pomo urregorrizkoak,
Ain datoz alegere ze
Egodun doatsuak,
Disparetan dituezan
Su bizi eta gartsuak,
Gabe eguntzeko dira
Eguzkia lakuak.
Inguratzen dabe koba
Ondasuna dagona,
Lurrezko dan gizonaren
Beloagaz jantzirik,
Eguzkien Eguzkia
Eta Argi dan agana,
Guztiak auspetzen dira
Umilldadez beterik.
Zabalduten dira gero
Astindurik Nunzioak
Ego zuri, ori, urdin,
Arre, berde, gorriztak,
Airez uger dakienak
Balira legez usoak
Artzaiņai iragartera
Pozgarrizko albistak.
Jayo dan Erosleari
Jasorik gloria diņak,
Aingeru alegereak
Chic ederto kantauta,
Ama semeakaz daukez
Euren gaurko atsegiņak,
Baraz eroturik dagoz,
Besteaz zoratuta.
Ama Birjiņaren Konzepziņoari
Azcue, Eusebio MĒ D. de
Abe Mariya guztiz garbiya,
Ta iņos orbanik bakoa,
Jaungoikoaren mirari andiya,
Ama Konzepziņokoa,
Zeru ta lurren Jaun ta Egillia
Gizon egin zan baņo len,
Zu asi ziņan, Ama maitia,
Guztiz garbirik izaten.
Guztiz ederra sortua zara
Ta Aingeruak lez garbiya:
ĄOrtu graziyaz ingurutua!
ĄSalbaziņoko iturriya!
Ana zeure amak artu zenduzan
Bere erraiyetan garbirik:
Ez zendun zeugaz mundura ekarri
Lenengo loyen azirik
Mundua asi un Jaunak esan ta:
"Egin bedi oraiņ argiya,
Eta Zorua lurreratu zan
Sortu zanian Mariya.
Danak mundura loitu ta gatoz
Eta Mariya, zu garbi:
Geure Jaunaren anditasunak
Zugan egiten dau argi.
Asuero-ren erabagiyak
Ez eban Ester artuten:
Danen legian Erregiņia
Ez zan-bakarrik-sartuten.
Adanen seme guztiyok dogu
Loi jayoteko legia;
Baņa Mariyak, Esterrek legez
Maitetu eban Erregia.
Lege zarragaz mundua egoan
Gaben azkaneko izarra,
Lege barriyen eguzki ederra
Mundura ekarren bakarra.
Au mirariyau ondo etorren, ta
Jaunak nai eban ta izan zan:
Jesusen Ama bera lez garbi
Eta orban barik sortu zan.
ŋNork iruditu lei gere poza
Oraiņ fedetu danian
Garbi izan zala ta orban bakoa
Mariya sortu zanian?
Zeure lenengo garbitasuna,
Sinistu dogu guk beti:
Espaņol utsak izan zizian
Mundu guztiyen aurreti.
Pekatariyen bitartekoa,
Ama Konzepziņokoa!
Erexiyatik, arren, gordeizu
Talde lur Espaņakoa.
Eta emoiyozu biyotz sendoa
Fediaren Buruari
Zapaldu deiyon burua, zuk len
Egin zeutzan sugiari.
Jaiyo baņo len, ta jaiyokeran,
Ta jaiyo ezkero Mariya
Biyotz guztiti sinistuten dot
Beti izan zala garbiya.
|