inprimatu
Zorion-bila
Izenburua:
Zorion-bila
Sinadura:
Azken primetan
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azken primetan

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1151.zk.
Orrialdea:
4

Zorion-bila

 

Azken primetan

 

 1

 

 Bazter orotan aditzen dire Eskual-Herriko nigarrak

 Bizitzekorik ez duelakotz emaiten hemengo lurrak

 Gazte guziak urrun doatzi penetan utziz xaharrak

 Nola ditazke bade kontsola gure herritar suharrak

 Girixtinoki hazi ondoan galtzen tuzte beren haurrak.

 

 2

 

 Orai artean bizi izan da bere lurrekin gaztia

 Jainko Jaunari eskainiz hole borondate izerdia

 Nahi baitzuen noizbait obratu munduko amets eztia

 Urustasuna zuen xekatzen eginikan familia

 Zorion hori ikusi gabe joan zako tenoria.

 

 3

 

 Inoxentziaz beteak dire orai ainitzen bihotzak

 Iduri-eta hirian diren neguan ere arrosak

 Bazterretikan entzunak ditut arrazoin batzu bortitzak

 Nola penarik baizik ez duen emaiteko laborantzak

 Sineste horrek igortzen ditu urrun Eskualdun nexkatxak.

 

 4

 

 Kasu heu segur ez da izanen mundu huntako lehena

 Bainan halere pena haundi dut ezen baita Eskualduna

 Mutil galante ezagutzen dut, badu ere ontasuna

 Sekulan horrek ez du izanen espos baten atsegina

 Eta jadanik Karen etxeko geroa da iregana.

 

 5

 

 Gure sor-leku maite maitea mende huntan hola dago

 Trixtura dorpe horiekilan laster laiteke akabo

 Zeruko Aitak agian guri ez daoku emanen habo

 Zonbat ezkongaiikusten dugu beren lanetaz esklabo

 Mutxurdin guti eta zendako bade hoinbertze donado?

 

 6

 

 Erresumako buruzagiek badute lege berria

 Beren iduriz lagundu nahi baitute laboraria

 Elgarretarat lurren biltzea hemen-e zaiku jarria

 Behar ginuke orai xekatu denen lantzeko jendia

 Lur hori segur hor egonen da ez baitu maite hiria.

 

 7

 

 Eskual-Herria begiratzea hor denendako pondua

 Ezen bertzela jasanen tugu guziek hutsen kondua

 Laboraria azkar dadila erainez ogi-artoa

 Aments berean sartua dugu Eskualdun gisa gogoa

 Lot gaiten orai denak lanari donado ta ezkondua.

 

 8

 

 Gogoan atxik, lagun maiteak, Jainkoaren parabola

 Deustako ez da izaiten ahal fruitu gabeko arbola

 Lur hori gabe ez ginintazke bizi ahalko nihola

 Uzkurkeria baztertuz egun segi lana hola-hola

 Beti garbirik atxikitzekotz gure aitamen odola.

 

 9

 

 Bihotz barnetan ukan dezagun zorion eta bakia

 Denek batean fede azkarrez egin dezogun galdia.

 Zeru-zolan den Ama maiteak emanen dauku grazia

 Hura baitago gure bizia geroaren iturria

 Haren nahiak salbatuko du lurra ta Eskual-Herria.

 

 10

 

 Kontsolamendu bila zazue adixkide lagun onak

 Badaki segur berak zer egin mundu zabalaren Amak

 Eskain ditzagun dudarik gabe gure penak eta lanak

 Airos ditela gogo-bihotzak flako eta ahulenak

 Zeruetako deituak dire laborari Eskualdunak.


inprimatu