inprimatu
Munduko bizitzea
Izenburua:
Munduko bizitzea
Sinadura:
Azken primetan
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azken primetan

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1150.zk.
Orrialdea:
5

Munduko bizitzea

 

Azken primetan

 

 1

 

 Munduko bizitzea hola zerbait bada

 Gure fede azkarra norat joan ote da

 Gauza trixtakor hori nik ez diot galda

 Parabisu batean sortua zen traba

 Satanek enganatu zuelarik Eba.

 

 2

 

 Ontasun eder bat du Jainko Jaunak eman

 Egileko guziek munduan ongi lan

 Bainan burrasoeri ere zuen erran

 Fruitu debekatutik etzazuela jan

 Maluruski hortarat lerratu zen Adam.

 

 3

 

 Geroztik jendea da bekatuan bizi

 Ainitzek dutelarik fedea ahantzi

 Manera hau ez dirot nehola onetsi

 Leial bizitzen orok baginu ikasi

 Ez ginuke gerlarik beharko ikusi.

 

 4

 

 Gudu trixteak dire jendalden artean

 Urteak hasi-eta halaber joaitean

 Bataioak argitu gaituela sortzean

 Zer da bada gelditzen gizon bihotzean

 Noiz biziko gira gu osoki bakean.

 

 5

 

 Gau batez izana naiz ainitz harritua

 Ene begiez baitut miatu zerua

 Artalde bat izar dut kusi itzatua

 Bake osoan zela gora landatua

 Batek etzuen hartzen hertzien lekua.

 

 6

 

 Zeru gainean bada osoki bakea

 Begiratzen baitute Jainkozko bidea

 Denendako egina omen zen legea

 Zendako lur huntan da hoinbertze nekea

 Izarrak zuzen eta faltsu da jendea.

 

 7

 

 Lur huntan dugu denek zer jeloskeria

 Anai baten hiltzeko bada balentria

 Agortua bakeak egin iturria

 Zeruko Aitak eman dezala euria

 Horrek ekartzekotan behar den grazia.

 

 8

 

 Jende onak munduan beti badirela

 Bertsu hank aditzerat oi ager ditela

 Bakearen bilatzen egin in-ahala

 Xuxen dezagun denek makur den arbola

 Garbi begiratzekotz fededun odola

 

 9

 

 Gizonen artean da aspalditik herra

 Eta ez kanbiatuz izanen ardura

 Zuzen bizitzen nola zeruko izarra

 Balaiteke munduan haundirik beharra

 Eska dezagun beraz Jaunaren indarra.

 

 10

 

 Kontseikuak eman tut egun kantu huntan

 Egon ditela luzaz fede dutenetan

 Bakearen egiten ar gaiten lanetan

 Ohar gaitezen denak jujamendu hartan

 Elgar maitatuz dela sartzen zeruetan.


inprimatu