Iparragirre-ko on Jose Mari illezkorrari
Azkarate, Ramos
¿Zer da bañan gertatzen
Gaur Egiputzuan,
Migel Legazpi-koa
Jayo zan auzuan?
Urrechu deritzayon
Uri chic zintzuan,
Izar bat agertu da
Seaska gozuan.
Da Iparragirre-ko
Gure Jose Mari
Dis-dis egiten duben
Gizon aundi ori;
Egiten ote digun
Euskaldunai argi,
Begiratu besterik
Ez dago berari.
Ama euskerarekiñ
Itzak neurritubaz,
Zortziko chit ederrak
Dabill zabaldubaz:
Gernikako Arbola
Ernai kantatubaz...,
¡Iparragirre preso
Sartzera dijoaz!
¿Zer da sartuagatik
Gizon bat ichiyan,
ispilluba utziyaz
Guri agiriyan?
¿Zer da arkitutzia
Naiz munduberriyan,
Bizi nai dubenentzat
Euskera garbiyan?
Argatik etorri zan
Amerikatikan
Antziñako bandera
Erakutsirikan:
Koroi izugarriya
Irabazirikan
Begira zer diyon gaur
Arri gañetikan.
Lenago eroriko
Dirade izarrak,
Ez erdaldun biurtu
Euskal-erri zarrak;
Lenago urak edo
Subaren indarrak
Galdu bearko ditu
Kantauri tarrak.
Ibillitzen gaituzte
Onera ta ara,
Pranziya-ko andare
Askoren gisara;
Batzubetan gora ta
Bestietan beera,
Bañan gu ¿nola galdu
Euskalak bagera?
Alfer alferrik dabill
Erdandulkeriya
Bere modura jartzen
Aitor-en kabiya:
Oraindik ikusiko
Da Euskal-erriya,
Arkume bat dalarik
Lotsatzen Legoya.
Ez du nai, ez, esukerak
Erdal biurtzia,
Baizik seme-guziyak
Elkarganatzia:
Nai du bere kondaira
Benaz maitatzia
Eta etsayai ortzak
Erakutsitzia.
Jose Mari aundiyak
Egindako lanak
¡Arren! kanta ditzagun
Euskaldun geranak!
Egiten baditugu
Beraren esanak,
Euskeraz illko dira
Euskal erri danak.
|