inprimatu
Zorioneko eguna!
Izenburua:
Zorioneko eguna!
Sinadura:
Axuri-beltx
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Axuri-beltx

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
578.zk.
Orrialdea:
[6]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zorioneko eguna!

 

Axuri-beltx

 

 Agorrillako ANDRE-MARITAN

 poza nabari alde guzitar.,.

 mutil bikañen

 neska lirañen

 ezpain-begitan.

 EGUN aundia, Euskal-Errion.

 Iñon ez bezin, Ondarrabian...

 gazteak aurtu

 zarrak gaztetu

 oi diranian.

 Guadalupe'ko AMA'n EGUNA

 pozaz zoratzen jartzen gaituna!

 

 Etxe'tik urrun dagon anaiak

 sarritan amets erriko jaiak...

 -noiz etorriko-

 ez nai orduko!

 ain dira alaiak...

 Lagun artera azaldua gero,

 leku danetan abegi bero.

 An-or kaixo l'ka,

 emen besarka,

 goiz-atsaldero...

 Guadalupe'ko AMA'n EGUNA

 erritar oro batzen dezuna!

 

 Ollar goiztarrak ekin baño len,

 ikus leiotik ongiro ote den,

 t'oetik jaiki

 arin, alaiki;

 burausteak...! ken!

 Goizeko otoitza lenen egin-ta,

 gosari goxo eta apainketa:

 proka txuria,

 txapel gorria,

 ar eskopeta...

 Guadalupe'ko AMA'n EGUNA

 danak gudari truka oi dituna!

 

 ¡Ara! Usterik

 gabean

 Arresi-ate

 aurrean...

 

 Ardi-larruzko motots lerdenak,

 gizaki sendo, bulartsuenak...

 ¡Oar! ¡Begira!

 leiaz pilpira...

 ¡Une maiteenak!

 Gudate-eresi zarraren neurriz,

 batzuk oñez ta besteak zaldiz

 arroki datoz

 goruntz, bi lerroz

 ¡Pump-otsak aldiz.

 Guadalupe'ko AMA'n EGUNA

 barne-zirrara sortzen diguna!

 

 Ogei bat talde trinko, bikañak,

 azki berdiñez jantzirik.

 kurrindunen oyal apañak

 au-aizetara zabalik...

 

 Talde bakoitzak berekin dakar

 bana-banako dirdirazko izar;

 neska panpiña,

 urrats ariña,

 betarte goitar.

 kusle danak opaz begira...

 erutar-ume lirain bai'lira.

 Anitz biotzen

 ixil-asperen

 aditzen dira...

 Lari Joxepak bere kolkoan;

 Jun al ba'nendi Pelio'ren tropan"...

 

 Beingoan...! alto! entzun orduko

 udari-sailla irmo jarriko.

 ¡Jazo izkilluak!

 arnas estuak...

 ¡Brrrrrrrrrum-trakako!

 Ango karraxi, oju ta algara,

 aur-emakumeen biotz-dardara,

 ango txinpartak

 dumbots-zaratak...

 Orrela aldizka Eliza-aurrean!

 t'urrengo txanda kontseju-pean.

 

 Geldi-geldiro

 eldu zaizkigu

 lerro luzean

 SAINDU'ra;

 t'andikan gero

 nor bere naira

 aldatz-bidean

 aurrera...

 Pozik doazke,

 pozik ala're

 Birjiña dagon

 mendira.

 

 Mendi gañeko

 elizatxoa

 otoi-egillez

 josia.

 Aldare erdian

 AMA laztana

 urrez ta lorez

 jantzia.

 Berori degu

 Ondarbitarrak

 ITXARO-IZAR

 argia.

 

 Nola esan ditezke

 an gerta direnak?

 Birjiña'ri zuzentzen

 zaizkion arrenak?

 Ordun, benaz agertzen

 anima-barrenak...

 Antxe, noski, biotzak

 egiten lerrenak!

 

 Erri-bazterrak gañezka jendez.

 Leku garaiak arturik aurrez.

 Erbestetarrak

 t'are erritarrak

 ikus-yoranez...

 Dilin-dalanda kanpai-eskillak

 ¡Xi...fi ta pum...pa suzko-makillak

 Zatiak urduri

 irrits-ixuri

 neska-mutillak...

 Ikus-miñetan norbait ba'ledi,

 al dun lasterren etorri bedi!

 

 Ereslarien soñu alaiak

 suspertu ditu gudari-saillak...

 txiru-liru-li

 ti ri-bi-li-ti

 drumba-atabalak,...

 Zuzen-zintzoki t'oitura legez

 saillak saillari jarraitu ordez,

 batzuk xaltoka,

 oñak zearka...

 ¡bat ez lendanez!

 Guadalupe'ko AMA'n EGUNA

 Jotsorra ere ausartzen duna!

 

 Gudari-buru agin zaldunak

 kale zarrean bil ditu danak.

 Itz-labur gartsu,

 biziki sutsu...

 ¡azka mingañak!

 ¡GORA AMA GUADALUPEKOA!

 ¡Gooooooo...ra!!

 

 T'orain, maiteak, gert alegiñak!

 baietsi-itzagun asaben ZIÑAK.

 ¡Oro-bar, berdin!

 Suzkilloz ¡ekin!

 ¡zapartu griñak!

 ¡AUF! ta irrintzi, goi-bea sutauts.

 

 ORAIN DA BETI LENGOEN ARAUZ.

 

 GUADALUPE'KO AMA'n EGUNA

 guzien gabez MAITE DEGUNA!!!

 


inprimatu