inprimatu
Sortu berri bati
Izenburua:
Sortu berri bati
Sinadura:
Atalki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Atalki

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1812.zk.
Orrialdea:
1

Sortu berri bati

 

Atalki

 

 1

 

 Zato gure etxerat, otoi, zato, Xabi.

 Hor egin dauzugu, goxo, ezti, kabi.

 Aita eta amatto izanen gira bi,

 Zure zaintzeko eta maitatzeko, Xabi

 

 2

 

 Aitak egina dauzu ohakoa, berak.

 Zurean sartu itze bakotxaren otsak

 Zure sortzea zaukun alai kantatua,

 Zure jitea, azkar, gu baitan sartua.

 

 3

 

 Amak egina dauzu lehen soinekoa.

 Hari piru bakotxak, barna bihotzean,

 Zure izena dauku punduka josia,

 Biak ginaudelarik zure haiduruan.

 

 4

 

 Iņarek egin zuten kafi, heatzean,

 Umetxoek, sorturik, hegalka airean,

 Xaramela zezaten, alaiki zeruan,

 "Ongi etorri Xabi, zure ohantzean."

 

 5

 

 Jin zira gutarterat, hor zaitugu, Xabi.

 Gure etxean bazen zuretako kabi.

 Zure maitatzeko ta zaintzeko gira bi,

 O zer zorion ezin mugatua, Xabi.


inprimatu