inprimatu
Kantzera niazu
Izenburua:
Kantzera niazu
Sinadura:
Atalki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Atalki

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1296.zk.
Orrialdea:
4

Kantatzera niazu...

 

Atalki

 

 1

 

 Kantatzera niazu, oi zer plazerrekin,

 Zer modu pasatzen den, Esponde zurekin.

 Memento goxo bat pasatu, zure hertsuekin,

 Espond'ez naiz samurtuko, zuk erranarekin.

 

 2

 

 Xifritua nindagon, «errautsi hehar nik»

 Xoberaxko nuela, gaixoa erranik,

 Aprendiz dolutan sartua, ipizta emanik,

 Ene xokoan gordea, ttipiño eginik.

 

 3

 

 Pentsaketa nindagon, gizona koplaka,

 Aisa nagusi dela, artzeko ditxoka.

 Bainan xantza ikusten nuen lotzeko guduka,

 Maztea xapeldun baita artzeko mokoka.

 

 4

 

 Bide makurra naski, bainuen hartua,

 Aitortzen dut nizala, ni urrikitua.

 Bertze gisa beharko dugu, egin guk tratua,

 Hemen agertzen dauzut zer dutan hautatua.

 

 5

 

 Parisen utzi eta gure presidenta,

 Mahainean gaitezke guhaur ontsa planta.

 Zuk egiten balinbaduzu arroltze moleta,

 Nik aise erre nezake xingar xafla hauta.

 

 6

 

 Herria'k buruzagi, jaun Larr'erretora,

 Gomita ginezake gure mahainera.

 Bertsuak maite ditu eta, jenden arabera,

 Apezak arno one ba omen du ardura.

 

 7

 

 Gelditu baino lehen, huna aitormena:

 Ene eskuallanetan daukat ederrena,

 Espond'bertsulari gaztea agertu eguna.

 Gora atxik beza beti oraiko omena.

 

 8

 

 Huntan bururatzen dut egungo hitzketa,

 Aski erranik baitut luma hartu eta.

 Emazte gaixoen urtea frango bakan baita,

 Ondar hitza behingoan, nik ukanen duta?


inprimatu