inprimatu
Gure lorea
Izenburua:
Gure lorea
Sinadura:
Atalki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Atalki

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1829.zk.
Orrialdea:
8

Gure lorea

 

Atalki

 

 1

 

 Zure izena

 Da Floriana.

 Bainan maitea

 Hori ez baita

 Ez, euskalduna,

 Izanen zira

 Gure "lorea".

 

 2

 

 Goizean goizik

 Bere xokotik

 Iguzkiari

 Da irriz ari

 Baratz-lilia.

 Bainan zu zira

 Gure irria.

 

 Gure lorea.

 

 3

 

 Arats beltzean

 Zeru gainean

 Dago dirdiran

 Izarra, beilan.

 Gure zeruan

 Zure begiak

 Gure izarrak.

 

 Gure loreak.

 

 4

 

 Oihan zolatik

 Boza argirik

 Kantuz da ari

 Lur guziari

 Xori alaia.

 Bainan zu zira

 Gure kantua.

 

 Gure lorea.


inprimatu