inprimatu
Emazteen urtekari, Espondi agur bat
Izenburua:
Emazteen urtekari, Espondi agur bat
Sinadura:
Atalki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Atalki

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1287.zk.
Orrialdea:
5

Emazteen urtekari, Espondi agur bat

 

Atalki

 

 1

 

 Ezpond'adixkidea, nik zuri agurra,

 Aspaldiko denboran dut egin beharra

 Enetzat zu hain zira ezagun xaharra,

 Elgarrekin dugula lokarri azkarra,

 Zu bezala ni ere baxenabartarra.

 

 2

 

 Orroitzen ote zira, nola radiotik,

 Koplaka hasi zinen zu gazte-gaztetik.

 Denbora pasatu da, bai ur zubi petik,.

 Hoberenen mailean zare zu geroztik,

 Dohaina bazinuen ukana sortzetik.

 

 3

 

 Ni ere hasi nintzan, bertsuetan behin,

 Behar nuela futxo, zuk bezenbat egin.

 Ene erabakiak egin zauzuna min?

 Zure errepostua, gatz-ta-biperrekin,

 Radiotik goiz batez neri zitzautan jin.

 

 4

 

 «Neska gazteak zaizku bertsuetan hasi,

 Nahi lukete izan bai gutaz nagusi.

 Nere manamendua ez otoi har gaitzi

 Taulierrak jauntz-kitzue eta galtzak utzi,

 Oilo salda bat ona egiten ikasi.»

 

 5

 

 Hori aditu eta, tanpez mututurik,

 Hantxet gelditu nintzan, ahalak galdurik.

 Zonbait oilo geroxtik badut bipildurik,

 Salda ona egiten baitut ordudanik,

 Jastatuko ez duzu segur nik emanik.

 

 6

 

 Emaztea behar da aurten ohoratu,

 Parada hortaz nahi dut nik baliatu.

 Orai arte ez bainaiz nihoiz menturatu,

 Zurekin nahi nuke auzia xuritu,

 Eta hemendik egun eman errepostu.

 

 7

 

 Gomita igorri dut, jeun presidentari,

 Elgarrekin dugula eginen bazkari.

 Hemen zure beharra agertzen zaut neri,

 Ongi etorri haute egiteko hari,

 Zuk beharko duzula lotu kozinari.

 

 8

 

 Presidenta ondoan bainaiz ni jarriren,

 Oilo salda orduan duzu prestaturen.

 Delantala soinean, gu zerbitzaturen,

 Orduan nik goratik dauzut behaturen,

 Mutil txar baten pare zaitut trataturen.

 

 9

 

 «Ontsa hezia denetz, erradazu jauna,

 Euskal Herrian jade hezten zen gizona.

 Aurten emaztea da, omen galtzaduna,

 Ez balte ttonttoena jende euskalduna,

 Aspaldi bazakien zela gauze ona.»

 

 10

 

 Bertsuetan baitzira biziki azkarra,

 Enekin ez balie zuk otoi indarra.

 Soberaxko egun dut, agertu sudurra,

 Bainan ez naiz batere emazte makurra,

 Espond'igortzen dauzut bihotzez agurra.


inprimatu