Arbonako harotza, aita dohatsua
1
Arbonako harotza, aita dohatsua:
Bai, bai, bai, julufrai!
Hiru alaba eder, etxen, zer loria!
2
Biga ezkondu zaizko iragan urtean
Bai, bai, bai, julufrai!
Gaztena, pollitena, budago etxean.
3
Ondikoz, eriturik ganbaran daukate
Bai, bai, bai, julufrai!
Gaitz handi bat dutela dudarik ez daite.
4
Aita mediku-keta Joan da Ziburura
Bai, bai, bai, julufrai!
Arbonara badator mariņel-barbera.
5
- Ea, nun daukazue zuen eri hura?
Bai, bai, bai, julufrai!
- Ganbaran ohatua, eri etsitua.
6
Medikuak foltsua besoan harturik,
Bai, bai, bai, julufrai!
Irri-karkaila on bat bota du alairik.
7
- Senar bat emozue ahal bezain fite
Bai, bai, bai, julufrai!
Gaixoa berehala senditua daite.
8
Bila alabarentzat puttil bat karana
Bai, bai, bai, julufrai!
Leitzen, izkiriatzen aski dakiena
9
Sinatzen ahalko du bai bore izenaz
Bai, bai, bai, julufrai!
Bai eta maitearen izen amultsuaz.
|