inprimatu
Bertsulari gaztea, agur
Izenburua:
Bertsulari gaztea, agur
Sinadura:
Atalki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Atalki

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1521.zk.
Orrialdea:
5

Bertsulari gaztea agur

 

Atalki

 

 1

 

 Begietan nigarra, bihotza auhenka,

 Aspaldi utzi nuen sort-herria Banka.

 Ontsa ezagutu dut zure aita Laka,

 Plazerrekin ikusten semea koplaka,

 Ene partez errozu goraintzi milaka.

 

 2

 

 Xoko hetan orduan euskaraz futitzen

 Eta haren geroaz guti axolatzen.

 Gaitza bortizki ari bazterren zafratzen

 Zorigaitzak ninduen azkarki kolpatzen

 Sort-herria ikusiz ari erdalduntzen.

 

 3

 

 Ene plazerra zer den, dauzut erran behar,

 Jakinik ari deli iratzartzen azkar.

 Bertsuetan zurekin ari omen Gnafar,

 Lagunekin gazteak ukanen du indar,

 Uzta ederra segur izanen da bihar.

 

 4

 

 Urepelek bazuen jadanik Xalbador,

 Koplari agertzea semeak zuen zor.

 Bainan erain azia ez zadien eror

 Bertsulari gazte bat sortu omen da hor,

 Lantziri deitzen dela, ez harritzen nehor.

 

 5

 

 Lantziri eta Gnafar, hirugarren Laka,

 Baigorriko ibarra ardi da koplaka.

 Bertsulari gaztea otoi eni barka,

 Agur bat egin nahiz nik zuri bertsuka

 Sail hortan ari baniz artetan mainguka.


inprimatu