inprimatu
Amets bat egin dut
Izenburua:
Amets bat egin dut
Sinadura:
Atalki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Atalki

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1337.zk.
Orrialdea:
5

Amets bat egin dut

 

Atalki

 

 1

 

 Bard'aratsean, aments batean

 Aingeru batek, daut eni erran:

 Zato nerekin, zato gostuan,

 Ene egoitza baita zeruan.

 

 2

 

 Zerutako borta idek'orduko,

 - Bizi guzian naiz orroituko -

 Ikusi ditut loi buru xuri,

 Mahain batean kartetan ari.

 

 3

 

 Hurbildu eta, zer harritzea!

 Ezagutu dut aita maitea.

 Indako Laurent zuen parrean;

 Helen loria, biak musean.

 

 4

 

 Xuri, Indako xakur ttipia,

 Erne zagon han, tente jarria.

 Buxtana zuen harek mugitzen,

 Eta keinuak hala pasatzen.

 

 5

 

 Heien kontra bi lagun muslari:

 Bisaia ilun, Jondoni Petri,

 Haren laguna, dena beltzuri.

 Partida zuten hok galtzen ari.

 

 6

 

 «Orroitzen zira, Felitz gaixoa,

 - Haundia gure, tira ttanttoa -

 Behere hartan, gure bizia ?

 Ez deusendako, gerla gorria.

 

 7

 

 Uste ginuen, lurra uztea

 - Pareak gure, tira ttanttoa -

 Izanen zela pena haundia.

 Zer den bertzenaz, zorokeria!»

 

 8

 

 Jondoni Petri, arrunt kexuan,

 Ihurzurika hasterat zoan.

 Aingeruńoak eni orduan

 «Hobeko duzu hemendik joan».

 

 9

 

 Toki huts batzu erakustean,

 Aingeruak daut eztiki erran

 «Zuen lekuak, hoien ondoan,

 Aspaldi danik daude zeruan.»

 

 10

 

 Kanpoko borta idekitzean,

 Behako bat dut bieri erran.

 Bake ezti bat begitartean,

 Zorion goxo bat begietan,

 

 11

 

 Ikusi ditut bi buru xuri,

 Irri batekin agurka ari.

 «Ikusi arte, erran deneri,

 Gu hemen gaude, zuen zaindari.»

 

 12

 

 Aments hartarik iratzartzean,

 Gora-gora dut nik ere erran

 «Ikusi arte, aita ta Laurent,

 Zuekin gaude, behere huntan.»


inprimatu