inprimatu
Emakumea
Izenburua:
Emakumea
Sinadura:
Arzallus, Jesus M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzallus, Jesus M

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1719.zk.
Orrialdea:
5

Emakumea

 

Arzallus, Jesus M.

 

 1

 

 Zure gandikan sortua naiz ni

 Ta ez dut bate penikan

 Bestela ez nuen gorputzikan

 Ta ez irudimenikan

 Errespetoa behar dizligu

 Ez da baste biderikan

 Nahiz ta gizona aurrerantz doan

 Tresna guzien teknikan

 Mundu hontara etorritzeko

 Ez dago beste trenikan.

 

 2

 

 Izadiaren erdian eta

 Lur gaizto hontan hazia

 Denak bezala zure gain duzu

 Zure bizitzan hauzia

 Etzera izarren tartetikan

 Jostailutzako jausia

 Zu zera zure bide guztien

 Gidari ta nagusia

 Hamaika oihu egina gaitik

 Entzur gor mundu guzia

 

 3

 

 Bildurrik gabe bota ezazu

 Askatasun irrintzia

 Nahiz deader batek ez ireki

 Gizonan zentzu itxia

 Belauniko bizi baino askoz

 Obe da zutik hiltzia

 Gizona duzu zure laguna

 Gizona zure pistia

 Bihurtu nahi zaituelako

 Ilunpetako pitxia.

 

 4

 

 Ez dago dudik emakumea

 Zera edozertako gai

 Bainan oraindikan gizon askok

 Hori nola ez duten nahi

 Baskaria ta afaria prest

 Etxera etortzean bai

 Zure nagikeria bera da

 Zure bizitzaren etsai

 Ez zaitez egon askatasuna

 Berez loratuko den zai.

 

 5

 

 Lanikan gabe zaudete asko

 Ta badezute zer egin

 Bainan berdin da aurkitutzea

 Ume zai edo lantegin

 Inoren esklabo izatea

 Ez zaizu bate atsegin

 Zure burrukak daraman martxa

 Ez dezazula uts egin

 Zure kateak duen grilua

 Lenbailen desegin dedin.

 

 6

 

 Askotan familia hartu da

 Zuek lotzeko amutzat

 Eskerrak gaurko emakumeen

 Hitzak ez diren amutsak

 Nahiz eta birtute berezi bat

 Eduki zuen gorputzak

 Gizonen mundura sartutzeko

 Behar dituzu laguntzak

 Erakusteko etzeratela

 Haur sortzeko tresna hutsak.

 

 7

 

 Arren ez zaite bultzaka ari

 Argirik ez den atean

 Alperrikan indarrak gastatzen

 Zure buruen kaltean

 Gure gurdian zoaz loturik

 Kapitalisten katean

 Justizia hartu oinarritzat

 Langileekin pakean

 Emakumea askatu dedin

 Euskadi libre batean.

 

 8

 

 Azkenik dei bat heur edo neskatx

 Andreak eta atsoak

 Zure arima ez dezala jan

 Beleak edo otsoak

 Zugaitz horretan itsatz ditezen

 Adarrak eta ostoak

 Usain goxoa duten loreak

 Fruitu bon bezain gozoak

 Lenbailen entzun ditzagun

 Zuek kantatutako bertsoak.


inprimatu