inprimatu
Tristura!
Izenburua:
Tristura!
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
Orrialdea:
242

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Tristura!

 

Arzac, Antonio

 

 Guraso ta semiak

 Agoni larriyan,

 Urak estalirikan

 Gabaren erdiyan,

 Dolorez ¡ai! ill dira

 Konsuegrako erriyan,

 Negarra zabaldurik

 Españi guztiyan!

 

 ¡O zer tristura beltza

 Nere biyotzian

 Eriotz zulo artan

 Pensatzen jartzian!...

 ¡Aur, andre ta gizonak

 Pillan ikustian,

 Ez eche ta ez ezer

 Lurraren gañian!

 

 ¡Negar chiki aundiyak

 Euskaldun lurrian!

 ¡Negar arriyak ere

 Gure Donostian!

 ¡Korri konsolatzera

 Alegiñ guztian!

 Guztiyok egiñikan

 Bat ¡Karidadian!

 


inprimatu