inprimatu
Tolosa-ri San Juan bespera gaberako
Izenburua:
Tolosa-ri San Juan bespera gaberako
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
Orrialdea:
263-266

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Tolosa-ri San Juan bespera gaberako

 

Arzac Alberdi, Antonio

 

 Atzo eta gaur, gau eta egun

 Beti zaukazkit goguan.

 ¡Beti! neretzat zaude ¡Tolosa!

 Gipuzkoako buruan;

 Buruan atzo, gure lengoko

 Lege santuen koruan,

 Buruan orain, lege illaen

 Luze dijoan ¡proguan!

 

 Progu chit garratz guztiz illunan

 Kanta nainizuke gaur nik,

 Bañan egunez, zu ikusita

 Etzait gelditzen indarrik;

 Atozkit, bada, gaba nigana,

 Atoz arratza bertatik,

 Nere biotzak lertu naidu ta

 ¡Tolosa-zu, ikusirik!

 

 ¡Erri maitea! ¿uste aldezu

 Zutzaz, gaudela azturik?

 ¿Uste aldezu ordu oetan

 Bizi zerala bakarrik?

 ¿Uste aldezu badegula guk

 Zu gabetanik bururik?

 Burua an da ¡bai! Donostian,

 ¡Baña ez dauka gorputzik!

 

 Gorputz au ¿non da? Billadezagun

 Eguna argitu baño len,

 Onela ezin izango gera

 ¡Ez, Euskaldunak! ¡ez arren!

 Lotsik batere baldin badegu

 Eta biotzik barrenen,

 Billadezagun, gure legeen

 Gorputz ill ura non dagoen.

 

 Abe-Marien ezkillak jorik

 Gaba asi da pasatzen

 Gure umeak abiaturik

 Aita San Juan-i kantatzen,

 ¡O zer pozkida zoragarria

 Kantonek ematen duen!

 ¡A penak, penak umilzaitezte!

 San Juan daukagu... ¡an goien!

 

 Baña badator, eta gabiltzan

 Gorputz on ura billatzen,

 Amar orfuak jotzen daude ta

 Illargiak du argitzen,

 Euskal-izarrak distiatuaz

 Bidean gaitu zuzentzen,

 Eta bazterrak isillik daude

 ¡Defuntu beilla egiten!

 

 Mendarte estu triste batean

 Arkitzen gera sarturik:

 Aritz bat dagogure aurrean

 Galdua ¡ai1... ¡igarturik!,

 Chapel gorri bat alde batetik

 Eta churi bat bestetik

 Dauzka zinzillik adarretatik,

 Erdian gorputz bat... illik!

 

 Ikaraturik, oju sendo bat

 Aditzen dogu bertatik,

 "Or daukazute-esatendigu-

 Zuen etsaigoagatik;

 Ill eta gero utzizenduten

 Obiratu gabetanik;

 ¡Orain!... obira zazute bada,

 ¡Tolosa-ra eramanik!"

 

 ¿Zer ikusten det? ¿ez du entrañik

 ¿Ez eta ere begirik

 Guzoi arrotzak jandiozkate

 Ezur uts-utsak utzirik?...

 ¡O bizi latza! zoaz gugandik;

 ¡O!... mendiak amildurik,

 Obiratuak geldi gaitean

 Euskaldunok: ¡bat egiñik!

 

 Baña mendiak zut-zutik daude,

 ¡Eta gu doi-doi bizurik!,

 ¿Ill bear degu era onetan,

 Agerian gelditurik,

 Atzo ez ezik, gaur eta bigar,

 Buzoi oek mantendurik,

 Guse guraso Beotibarko

 Kondaira ederra galdurik?

 

 ¡Ez milla bider! Elkargaitean,

 Gorroto charrak itorik;

 ¡Euskal-biotzak atozte onera

 Ta gorputz au ikusirik,

 Penaz ta damuz gañez egiñik

 Ta belauniko jarririk,

 Esan zaiogun Aita San Juan-i:

 ¡Elkargaitzatzu Zerutik!

 

 ¡O Jaungoikoa! Ona non gauden

 Gure paltaz damuturik,

 Zure Legea aztu genduben

 Elkarren kontra jarririk;

 ¡Elkartugera! barkagaitzatzu

 Miserikordiz beterik,

 ¡Begira zazu Euskal-errira!

 ¡Ez utzi Zure eskutik!

 

 Gau erdia da; Zeru ta Lurrak

 Arrats brumetan gorderik,

 Jasotzendegu eskeletoa

 ¡Musuz ta malkoz beterik!...

 ¡Etzan orduan; gure artean

 Negarrez ez zegoenik,

 Aritza ere negarrez zegoen,

 ¡Zeruko intzak bustirik.

 

 Mendi tontorrak, chara luzeak,

 Baso illunak, ibarrak,

 ¡Denak!, lanbroak artuak daude

 Penen ondora sartuak,

 Ez dira ageri beren negarrak

 Baña ez dira chikiak,

 Ara errekak arreturikan

 ¡Beren lengo ur garbiak!

 

 Zu Illargia ¿nora joan zera

 Izen ori ukaturik?

 Izar gurea ¿non gorde zera

 Gu bide gabe utzirik?

 ¡Au illunbean!... ez da entzuten

 Ontzaren kanta besterik,

 Obietako isilltasuna,

 ¡Pena bakarrik barrendik!...

 

 Bi chapel aek erreditzagun

 Suturik emengo lartzak,

 Bide onean sartuko gaitu

 Beren azkeneko garrak;

 ¡Orain agurruk sekulako

 Etsai madarikatuak,

 Zorigaiztozco deserakidak;

 Doakabe izanduak!

 

 Bidean gera; gurekin dira,

 Ezur ¡ai! chit maite aek,

 Tolosa! zugana dakartzigu.

 ¡Negar ez egin, gaiso orrek!

 Zure alderonz argi chiki bat

 Dauka chaolaren batek,

 Goazen arontza, goiza dator ta

 Andik gidaturik arrek.

 

 Ez da chaola, baña badaude

 Arzaia eta Bildotsa,

 Aita San Juan-en ermita bat da

 ¡Zer arzaia! ¡¡Zer Bildotsa!!...

 -Pater noster-bat, izan dedilla

 Emen orain gure otsa

 Orain, aurrera segi dezagun

 ¡Obiatzera gorputza!

 

 Gu ermitatik ateratzen ta

 Andre triste bat sartutzen

 "¡Seme maiteak -doi-doi esanaz-

 ¿Ez alnazute ezagutzen?

 Ama Euskera nazute bada

 Azken laztan bat ematen,

 ¡Illtzera noa!, badakit ondo

 Zer ta nola zabiltzaten!

 

 ¡Gorputz au illik, esan zazute

 Ni zertarako nazuten!

 ¡Zertarako ni, nere obitik

 Atera ¡ai! ninduzuten!

 Ezpadet zertaz itz, egiñikan,

 Ezpadakit non nagoan,

 ¡Nere oitura antziñekoak

 ¡Illak!... arkiturik emen!"

 

 ¡Amax Euskera! iltzen bazera,

 Gu zurekin ilko gera;

 ¡San Juan gurea! atoz onera

 Guri arnasa ematera;

 Ama bat eta bere semeak

 Gatoz zuri eskatzera,

 Semeak onak ez gera, baña...

 ¡Atoz Amaz kupitzera!

 

 Egun-sentian sartzera goaz;

 Ama errazoan utzirik,

 Irtetzengera ermitatikan

 Alako poz bat arturik,

 Zeru ta Lurrak farrez dauzkigu

 Lanbroz oso garbiturik.

 Errechinolak deitzen digute

 ¡Igarrondoko sorotik!

 

 ¡Egun-sentia! ¿zer dakarguzu

 Gau triste onen ondotik?

 ¡Errechinola! ¿nondikan zatoz

 Penak orla uztu nairik?

 "Mundu ontara ¡Amorioa!

 Etorri izan zan tokitik

 ¡Zerutik! zuen Aita San Juan-ek

 Zuengana biralirik!

 

 ¡Poztuzaitezte! Ona nondagoen

 Igarondora jachirik,

 Zuen Amaren erregu onak

 Biotza chit bigundurik:

 Atozte, bada, berarengana,

 ¡Zureak gera! esanik,

 Beraren itzak beti-betiko

 Gogoan ondo arturik."

 

 Sau Juan-ek dio: "Bizi zaitezte

 Onziok elkar arturik,

 ¡Nere erria! ¡Nere semeak!

 Ez galdu Erlijiorik;

 Mundu onetan gora ta bera

 Batzuetau ibillirik,

 Ezda galdutzen sekuletako

 Jaunaz aztutzen ezdanik.

 

 Maite zazute Euskera izkuntza

 Itz gaizto bat ez esanic

 Beraren bidez ¡Zeruetara!

 Zuen biotzak alcharik;

 Etsai ichuak alperrik dabiltz

 Gaur onak ondatu nairik,

 Onak izanik bizirik daude

 Illak diruditelarik.

 

 Ezkillak asten dira birunka

 Aingeruchoak kantari,

 Chori guztiak chiruliruka

 ¡Aritz ura! dute jantzi,

 Landare polit betibiziak

 ¡Ezur maiteak! estali,

 Eta ¡Tolosa!, zure negarrak

 Oriak ¡aan daramatzit...

 

 ¡Ama Euskera! geldizaitea

 Erregututzen gugatik,

 Alargun zaude ¡maite maitea!

 Zure lege aek illik;

 Piztukodira, poztuzaitea,

 ¡Maitegaituzte Zerutik!,

 ¡Beti Euskaldunak izango gera,

 ¡Ama! ez izan bildurrik!

 

 Ta zu ¡Tolosa! doagarria,

 Eztezuna parekorik,

 ¿Konsolatua gelditzen zera

 Aita San Juan-i entzunik?

 Ala uste det; banoa bada

 Uzten zaitut laztandurik,

 ¡Ez adiorik... maite nerea!

 ¡Ez adiorik!... esanik.

 


inprimatu