inprimatu
Arbol aundi bat da Gernika'n
Izenburua:
Arbol aundi bat da Gernika'n
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
753.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arbol aundi bat da Gernika'n

 

 

 Arbola aundi bat ba da Gernika'n

 Aitona batek sartua

 Aren azpiyan egin omentzuen

 Fueruan juramentua

 Oraiņ argatik deitzen diegu

 Arbola bedeinkatua

 

 Arbola dago igertu eta

 Euskaldunak daude triste

 Ez nuen pentsatzen pasako zanik

 Munduan beste oinbeste

 Orain gertatu zittekienik

 Nik ere ez nuen uste

 Milla urtian segittutako

 Fueruak kendu dittuzte.

 

 Arbola matte zoragarriya

 E'tzaude gutxi kostia

 Igartu arren ateratzia

 Atrebittutzen ez tia

 Zarra oraņik bertan dagola

 Aldatu dute bestia

 Izugarrizko furiya dakar

 Izanagatik gaztia.

 

 Arbola orren zain printzipala

 Zan Bergarako partian

 Arrisillarez inguratua

 Burnizko kaja batian

 Milla zortziraun irurogei ta

 Au zortzigarren urtian

 Zatorra fuerte korrittu zuten

 Ura ebaki artian.

 

 Milla zortzireun irurogei ta

 Amabigarren urtian

 Izar eder bat tapatu zuten

 Orei askoren artian

 Laņua fuerte korritzen zuten

 Ura tapatu artian

 Geroztik ezta egualdi onik

 Kantabriyako partian.

 

 Ara izarr au tapatu eta

 Zer egintzuten lenbizi

 Frailiak eta mojak biraltzen

 Komentuetatik asi.

 Jesuitak eta mixionistak

 Saltatu ziran igesi

 Esatentzuten "Biba gu gattuk

 Orain Espaņiyako nagusi".

 

 Fueruen kontra firmatu duen gizona

 Izenez eztut esango

 Iltzen denian salbaziyorik

 Ezta orrentzat izango

 Gustu guziyak kumplittu eta

 Ezta mundutik juango

 Deseo diyot bizi dedilla

 Urte askuan ta ondo.

 

 Biba Arbola maitagarriya!

 Biba kantabriyatarrak!

 Biba Bizkaya Gipuzkuakin

 Alaba eta Naparrak

 Biba kortian gure faborez

 Dauden ministro bakarrak!

 Beste gausarik eztegu eskatzen

 Biba lengo fueru zarrak.

 


inprimatu