inprimatu
O biotzeko choria!
Izenburua:
O biotzeko choria!
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
441

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


O biotzeko choria!

 

Arzac, Antonio

 

 Errechinol bat zegoen kantari

 Joan dan gaubean nere larrean,

 Eta ni, isillik, arren atzean,

 Erregutuaz Jaungoikoari.

 Galdeturikan chorichoari

 Penikan zeukan bere biotzean

 Eranzun zion Euskal-lurrean

 Beti penetan bizi danari;

 -Ez nazu izutzen, alderazaitez,

 Ikasizazu zeñen dolorez

 Mintzatutzendan errechinola;

 Zure erria nere kabia.

 Biontzat dago negargarria,

 Bionzat illik ¡Euskal-Arbola!-

 


inprimatu