inprimatu
Nork daki!
Izenburua:
Nork daki!
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
311

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


¡Nork daki!

 

Arzac, Antonio

 

 Askotan oi bezela,

 Artsalde batean,

 ¡Zeiñ pozikan nebillen

 Euskal lur maitean,

 Nere neska nuela

 ¡Ai! aldamenean!

 Onek ikusi zuen

 Arbola tartean

 Kaiola bar zegola

 Baserri aurrean,

 Ta... (umiak dutena)

 Ia zer zegon an

 Bereala saltoka

 Galde egiñ ziran.

 Gu sentirik, amona

 Irten zan atera,

 T'egiñ zion segiran

 Galde ura bera.

 -Karnabachuak, aurra,

 Pollitak alere,

 Oraindik jaten ondo

 Ikasi ez dute...

 -Oi? ¿eta orduan nork

 Ematen diyote?

 -¡Gasua!... beren ama

 Etortzen zaiote;

 Baña, iya azi dira;

 Baleudeke libre,

 Laster beren arrekiñ

 Egako lirake.-

 Eta chorikumeak

 Ama sentitzean,

 Asten ziran kolpeka

 Libratu naiean.

 Orduan nere neskak

 ¡Daukat aiñ goguan!...

 Malko aundi batekiñ

 Begi bakoitzean,

 Esan ziran-Osa... ba

 Li... bra... tzia... nai... det-

 Ta, amonari zerbait

 Eman ta ondoren,

 Librean utzi biar

 Izan genituen.

 Gero... ¡ai!... neska ill zan!

 ..............................

 ¡Eder, egatu zan!

 ..............................

 Ta ni nolapait joanik

 Kanpo-Santura!... ¡an!,

 Bere obi ondoko

 Arbol adarrean,

 Karnabacho batzuek

 Ai ziran kantari!

 ¡Iso!... oraindik ere

 Entzuten nagon ni,

 Ta diot: ¿aiek dira?

 ¡Nork daki!... ¡Nork daki!

 


inprimatu