inprimatu
Mendiyak
Izenburua:
Mendiyak
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
26.zk.
Orrialdea:
161

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mendiyak

 

Arzak, Antonio

 

 1

 

 Mendiko umea naiz,

 mendiya det maite

 ez nitzake biziko

 menditik aparte;

 eta gaur kalean ¡ai!

 bizi banaiz ere,

 ez naiz bizi mendira 

 begiratu gabe!

 

 2

 

 ¡Zeñen ederrak dauden

 oso zuriturik,

 elurrezko soñeko

 orretan bildurik;

 lengo anai-odolak

 damuz estaldurik

 aingerutxoen jantz

 garbia arturik!

 

 3

 

 Otza, ixilltasuna,

 bazter danetatik,

 zerbait ikusi nai ta

 ezer ez inondik;

 ez zaldi, ez betizu,

 ez auntz ez ardirik,

 denak, denak joan dira

 lurra ¡lo! utzirik.

 

 4

 

 Egunak badijoaz

 ta lurra beti lo

 elurra berriz dator

 gero ta geiago,

 ta ¡an, ermitan! borda

 baño aronzago

 arzaiaren alaba

 erregutzen dago!

 

 5

 

 ¡Nola, nola ote du

 gaixoak eskatzen!...

 elurrak asten dira

 bertatik urtutzen,

 eguzkirikan ez da,

 eta dot pensatzen

 Birjiñak ote duen

 malko bat ixurtzen!

 

 6

 

 Esnatu zaitez lurra,

 esnatu len-bailen!

 ¡atoz udaberria

 bazterrak poztutzen!

 txoriak ikusteko

 kabiak egiten

 eta bildots txikiak

 mendiyan jostatzen.

 


inprimatu