inprimatu
Mendiyak
Izenburua:
Mendiyak
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
211

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mendiyak

 

Arzac, Antonio

 

 Mendiko umea naiz,

 Mendiya det maite,

 Ez nitzake biziko

 Menditik aparte;

 Eta gaur kalean ¡ni!

 Bizi banaiz ere,

 Ez naiz bizi mendira

 Begiratu gabe!

 

 ¡Zéñen ederrak dauden

 Oso zuriturik,

 Elurrezko soñeko

 Orretan bildurik;

 Lengo anai-odolak

 Damuz estaldurik

 Aingeruchoen jantzi

 Garbia arturik!

 

 Otza, isilltasuna,

 Bazter danetatik,

 Zerbait ikusi nai ta

 Ezer ez iñondik;

 Ez saldi, ez betizu,

 Ez auntz, ez ardirik,

 Denak, denak joan dira

 Lurra ¡lo! utzirik.

 

 Egunak badijoaz,

 Ta lurra beti lo,

 Elurra berriz dator

 Gero ta geiago,

 Ta ¡an, ermitan! borda

 Baño aronzago

 Arzaiaren alaba

 Erregutzen dago!

 

 ................

 

 ¡Nola, nola ote du

 Gaisoak eskatzen!...

 Elurrak asten dira

 Bertatik urtutzen,

 Eguzkirikan ez da,

 Eta det pensatzen

 Birjiñak ote duen

 Malko bat isurtzen!

 

 ¡Esnatu zaitez lurra,

 Esnatu lenbailen!

 ¡Atoz udaberria

 Bazterrak poztutzen!

 Choriak ikusteko

 Kabiak egiten

 Eta bildots chikiak

 Mendiyan jostatzen.

 


inprimatu