Itz bi
Arzac, Antonio
¿Zer naizu esaten, adiskidea,
Donostiatik?
¿Zer Ernanitik, zurea izatendan
Uda-kabitik?
¿Zer, zer nere probinzi Gipuzkoako:
Triste ontatik?...
¡Begirazaiozu negarra dariola
Mendietatik
Bere malkoak kantauri-itsasoa
Aunditu nairik,
Zizpuru garratz, luze, penagarriak
Eziñ itorik,
Euskal-lurreko lengo aritz sendoak
Doi-doi jasorik;
¡Legerik gabe!... baña bere oiturak
Ondo gorderik,
Eta Nafarrak semeak zaituzten
Guri esanik!
Orain, lagun maitea, ¿zuk zer diozu
Nafar-aldetik?
Esanzadazu anaiak geradela
¡Bai!... ¡biotzetik!