inprimatu
Iltzen bazaigu ama euskera euskaldunak: illak gera!
Izenburua:
Iltzen bazaigu ama euskera euskaldunak: illak gera!
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
30.zk.
Orrialdea:
188-189

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Iltzen bazaigu ama euskera euskaldunak: illa gera!

 

Arzak, Antonio

 

 1

 

 Zer ikusten det urruti artan

 Biotza pusketan joanik?

 Zer ekaitz illun ikaragarri

 Dator, ¡Euskaldunak! andik?

 ¡Ai!... esatea, libre banuke,

 Esango nuke ¡bai!... pozik.

 Baña penetan bizi gaitean

 Supri dezagun ¡ixilik!...

 

 2

 

 Ixillik atzo, ixillikan gaur,

 ixillik bigar ta etzi,

 ¡Isillik beti! kantatutzea

 Ez degulako zillegi,

 Ordu txarrean, gure artean,

 Giñalako ¡ai! berezi,

 Anaiak bear genduelarik

 len, orain, gero, ta... ¡beti!

 

 3

 

 Naigabe pisu, leor-leor bat

 Doakabe ark dakarkit,

 Negar egin nai, baña malkorik

 Bat bakarrik ez datorkit,

 Len ixuriak ditu guztiak,

 Dardar gorputza dabilkit,

 Eraso beltza badator eta

 ¡Euskal-erria!... ¡zabiltzkit!

 

 4

 

 Lengo oitura miragarriak

 Zar eta maitagarriak

 Gure aitonen aitonetatik

 Jaunak guri biraliak,

 Denbora joanik beti berriak,

 Beti txit arrigarriak

 Nora dijoaz? nola ta noizko?

 ¡Au lotsa!... ¡anai maitiak!

 

 5

 

 Gure semetxo eta aitonen

 Erdian gaude jarriak;

 Aek seaskan, oek zerutik,

 Guri begira guztiak;

 Eta guk noronz geren begiak

 Daukazkigu ipiñiak?

 Zorigaiztozko lotarki batek,

 Dauzkigu oso itxiak!

 

 6

 

 ¡Gauza tristea!... Paregabea,

 Da gaur nere dolorea;

 Semeak aita ikusten du ta

 Aitak ez berriz semea!...

 Albalitz aitak, gaurko egunean,

 Seaskara begiratzea,

 Izango luke bere biotza

 ¡Su bizi baten labea!

 

 7

 

 ¡Baña!... Itzali zuen su bizi ura

 Etsaigo negargarriak,

 Miñak izanik, esan ditzagun,

 Garbi ta soillik egiak;

 Euskal biotzak sentitzen ditu

 Eriotzaren sugarrak,

 Odol ustu zan... ¡au nere miña!

 ¡Nere erritar laztanak!

 

 8

 

 Euskal-erriko semeak: ¡esna!

 Altxa gaitean gaur bertan,

 Ara aurtxoak, guri begira,

 Seaskatxo otz otzetan!

 Ama non degu, ama euskera?

 Ara an txokoan, ¡penetan!

 Iltzen bazaigu, illak gera ta...

 ¡Illak aurrak seasketan!

 

 9

 

 ¡Bai gure Jauna!... ill bitez orain

 Ama ez ezagutzekotz,

 Gu bezelako ezker gaiztozko,

 Seme txarrak izatekotz,

 Gure Legea, ¡Paregabea!

 Oñperatzera jartzetkotz,

 Berak galdurik, beren Amari,

 ¡Bizia galtzen uztekotz!

 

 10

 

 Guk: gurasoak eta semeak,

 Gaurko Euskaldun erbalak:

 ¿Zer erakusten diotegu? !ai!

 ¿Non dira Euskal-oiturak?

 Eraso beltza badatorkigu.

 Azitzen datoz aurtxoak.

 Oitura on aek badaramatzi

 Berekin ¡Ama gaisoak!

 

 11

 

 Gu: gurasoak eta semeak,

 Zentzu apurrik gabiak.

 Euskal-izkuntza eta oituren

 Galtzalle lotsagarriak:

 ¿Bereak ditu gure animak,

 Sekulako, lotarkiak?

 ¿Etzaituzte gaur esnatu bear

 Amaren azken-antsiak?

 

 12

 

 ¡Ez ta batere! ¡Ez ta batere!

 Ill bedi triste beingoan.

 Ez gerade gu bere semeak

 ¡Ez gaude Euskal-lurrean!...

 Au esan eta, odei lodiak,

 Agertzen dira zeruan,

 Eta Aurtxoak joan nai luteke

 ¡Amon-onaren kolkuan!

 

 13

 

 ¡Ama joan zaigu!... baña umeak

 Emen gelditzen zaizkigu.

 Ai dira anditzen, eta erasoa

 Alderatzen datorkigu,

 Odei lodiak, beltz-beltz egiñik

 Argia digute kendu,

 Eta dunbosa turmoiarena,

 Nunbaitik aditzen degu.

 

 14

 

 Kantauriako kosta guztiko

 Itsasoaren orrua,

 Dator ondoren iretsi naian.

 Euskal-erri izandua,

 Gorainzi nairik mundu danari

 Jaunaren Lege santua,

 Zeñak danari esaten dion:

 «Onra zazu gurasua.»

 

 15

 

 Aur txiki aek gizon egiñik

 Biurtzen zaizka aitari,

 ¡Aita gaiztoa! esan diote,

 ¡Utzi zenion Amari!

 Saldu gaituzu, zu galdu zera,

 Orain negarrak... ugari?

 Bazenekizun ¡aita gaiztoa!

 Etziñala ondo ari.

 

 16

 

 ¡Bai!... Atzo ill zan ta gaur emen dator

 Eraso beltza gañera;

 Beiñ damutu ta piztu zenduen,

 Joan ziñan berriz atzera,

 Urte oetan ibilli zera

 Beiñ batera, beiñ bestera,

 Baña, azkenik ¡ill zaigu! eta...

 ¡Goazen guztiok... lurpera!

 

 17

 

 Aizea ere usteldu da ta

 Eziñ arneserik artu,

 Aita semeak lurra jo dute,

 Nai baña ¡eziñ! altxatu,

 Eztiatzen dira, aitak ¡orduan!...

 Naitu semeak salbatu,

 Eta semeak, madarikatzen,

 Aita nai dute urratu!

 

 18

 

 Odeiak ontan lertzen dira ta

 ¡Negarrez dago zerua!

 Euskal-erria izandu zana,

 Beltzez jantzia, ¡galdua!...

 Esker gaiztozko bere semea,

 Len gozoro bizitua,

 Ill nai ta ezin ill zorrotz batekin,

 ¡Damua arantzatua!

 

 19

 

 ¡¡Ai!! Lurrak berak du ¡Ama ill ura!

 Guk baño geiago maite,

 Ama ark onra eman ziola

 Beste Lurrak badakite,

 Joan naidu ba da, arren atzetik,

 Urak estaldu lezake,

 Sar bedi bada Done-Joanetik

 Santander jotzera arte.

 

 20

 

 Dizdiz tximistak, marru turmoiak,

 Orro itxaso ederrak,

 Estal ditzazu Euskaldun-lurrak,

 Etsaigo gaiztok galduak;

 Adio orain, agur betiko

 atzekabe emengoak,

 Barkaturikan, Berarengana,

 Gora gaitzala ¡Jainkoak!

 


inprimatu