Iltzen bazaigu ama euskera euskaldunak: illak gera!
Arzac Alberdi, Antonio
Zer ikusten det urruti artan
Biotza pusketan joanik?
Zer ekaitz illun ikaragarri
Dator, !Euskaldunak! andik?
¡Ai!... esatea, libre banuke,
Esango nuke ¡bai!... pozik,
Baña penetan bizi gaitean
Supri dezagun ¡isillik!...
Isillik atzo, isillikan gaur,
Isillik bigar ta etzi,
¡Isillik beti! kantatutzea
Ez degulako zillegi
Ordu charrean, gure arrean,
Giñalako ¡ai! berezi,
Anaiak bear genduelarik
Len, orain, gero, ta... ¡beti!
Naigabe pisu, leor-leor bat,
Doakabe ark dakarkit ,
Negar egin nai, baña malkorik
Bat bakarrik ez datorkit,
Len Auriak ditut guztiak
Dardar gorputza dabilkit,
Eraso beltza badator eta
¡Euskal-erria!... ¡Zabiltzkit!
Lengo oitura miragarriak
Zar eta maitagarriak
Gure aitonen aitonetatik
Jaunak guri biraliak,
Denbora joanik beti berriak
Beti chit arrigarriak,
Nora dijoaz? nola ta noizko?
¡Au lotsa!... ¡anai maitiak!
Gure semecho eta aitonen
Erdian gaude jarriak;
Aek seaskan, oek zerutik,
Guri begira guztiak;
Eta guk noronz geren begiak
Daukazkigu ipiñiak?
Zorigaiztozko lotarki batek,
Dauzkigu oso ichiak!
¡Gauza tristea!... Paregabea,
Da gaur nere dolorea ;
Semeak aita ikusten du ta
Aitak ez berriz semea!...
Albalitz aitak, gaurko egunean,
Seaskara begiratzea,
Izango luke bere biotza
¡Su bizi baten labea!
¡Baña!... Itzali zuen su bizi ura
Etsaigo negargarriak ,
Miñak izanik, esan ditzagun,
Garbi ta soillik egiak;
Euskal biotzak sentitzen ditu
Eriotzaren sugarrak,
Odol ustu zan... ¡au nere miña!
¡Nere erritar laztanak!
Euskal-erriko semeak: ¡esna!
Alcha gaitean gaur bertan,
Ara aurchoak, guri begira,
Seaskako otz otzetan!
Ama non degu, ama euskera?
Ara an chokoan, ¡penetan!
Iltzen bazaigu, illak gera ta...
¡Illak aurrak seasketan!
¡Bai gure Jauna!... ill bitez orain
Ama ez ezagutzekotz,
Gu bezelako esker gaiztozko,
Seme charrak izatekotz
Gure Legea, ¡Paregabea!
Oñperatzera jartzekotz ,
Berak galdurik, beren Amari,
¡Bizia galtzen uztekotz!
Guk: gurasoak eta semeak,
Gaurko Euskaldun erbalak:
¿Zer erakusten diotegu? ¡ai!
¿Non dira Euskal-oiturak?
Eraso beltza badatorkigu,
Azitzen datoz aurchoak,
Oitura-on aek badaramatzi
Berekin ¡Ama gaisoak!
Gu: gurasoak eta semeak,
Zentzu apurrik gabiak ,
Euskal-izkuntza eta oituren
Galtzalle lotsagarriak
¿Bereak ditu gure animak,
Sekulako, lotarkiak?
¿Etzaituzte gaur esnatu bear
Amaren azken-antsiak?
¡Ez ta batere! ¡Ez ta batere!
Ill bedi triste beingoan,
Ez gerade gu bere semeak
¡Ez gaude Euskal-lurrean!...
Au esan eta, odei lodiak,
Agertzen dira zeruan,
Eta aurchoak joan nai luteke
¡Amon-onaren kolkuan!
¡Ama joan zaigu!... baña umeak
Emen gelditzen zaizkigu ,
Ai dira anditzen, eta erasoa
Alderatzen datorkigu,
Odei lodiak, beltz-beltz egiñik,
Argia digute kendu,
Eta dunbotza turmoiarena,
Nunbaitik aditzen degu.
Kantauriako kosta guztiko
Itsasoaren orrua,
Dator ondoren iretsi naian,
Euskal-erri izandua,
Garainzi nairik Mundu danari
Jaunaren Lege santua,
Zeñak danari esaten dion:
"Onra zazu gurasua."
Aur chiki aek gizon egiñik
Biurtzen zaizka aitari,
¡Aita gaiztoa! esan diote,
¡Utzi zenion Amari!
Saldu gaituzu, zu galdu zera,
Orain negarrak... ugari?
Bazenekizun ¡aita gaiztoa!
Etziñala ondo ari.
¡Bai!. Atzo ill zan ta gaur emen dator
Eraso beltza gañera;
Beiñ damutu ta piztu zenduen,
Joan ziñan berriz atzera,
Urte oetan ibill zera
Beiti batera, beiñ bestera,
Baña, azkenik ¡ill zaigu! eta...
¡Goazen guztiok... lurpera!
Aizea ere usteldu da ta
Eziñ arnaserik artu,
Aita semeak lurra jo dute,
Nai baña ¡eziñ! alchatu,
Estutzen dira, aitak ¡orduan!...
Nai ta semeak salbatu ,
Eta semeak, madarikatzen,
Aita nai dute urratu!
Odeiak ontan lertzen dira ta
¡Negarrez dago zerua!
Euskal-erria izandu zana,
Beltzez jantzia, ¡galdua!...
Esker gaiztozko bere semea,
Len gozoro bizitua,
Ill nai ta eziñ ill zorrotz batekin,
¡Damuak arantzatua!
¡¡Ai!! Lurrak berak du ¡Ama ill ura!
Guk baña geiago maite ,
Ama ark onra eman ziola
Beste Lurrak bdakite ,
Joan nai du bada, arren atzetik,
Urak estaldu lezake,
Sar bedi bada Done-Joanetik
Santander jotzera arte.
Dizdia chimistak, marru turmoiak,
Orro itsaso ederrak,
Estal ditzazu Euskaldun-lurrak,
Etsaigo gaiztok galduak;
Adio orain, agur betiko
Atzekabe emengoak,
Barkaturikan, Berarengana,
Gora gaitzala ¡Jainkoak!