¡Gayarre!
Arzac, Antonio
Zeruko atietan
Kantatu du
¡Miserikordia!
San Pedrok, choraturik,
Idiki du
Bertatik atia;
Aingeruak pillaka
Bildurikan,
-¿Zein da kantaria?-
Galdetzen dute; eta
Etortzenda
Amacho Mari!.
Gayarrek berriz ere
Kantatzen du
-¡Miserikordia!-
Ta Zeruak dirudi,
Orduanche,
Zeru bat obia!
..............
Lurrean... ai!... gizona
Arkitzen da
Miñez, ta tristia;
Zure seask izan zan
Euskal-erri
Aiñ maitagarria,
Ageri da elurrez
Estalia,
Bakar ta churia;
Igartua loria;
Basoetan
Isillik choria;
T' otzak iya illian,
Erronkalen,
Bildotscho chikiya:
¡Bee negargarria da,
Gaurtandikan,
Dan kanta guztia!
|