inprimatu
Etzait aztuko! (San Juan bezperako oroitza)
Izenburua:
Etzait aztuko! (San Juan bezperako oroitza)
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
415

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Etzait aztuko! (San Juan bezperako oroitza)

 

Arzac, Antonio

 

 Gaberdia zan:

 Mendi-mutillak

 Etorri ziran

 Eche atera,

 Baso-kopletan

 Eskerrak neri

 Kantatutzera:

 "On Antoniyo

 Jaunari gatoz

 Eskerrak gaur ematera,

 Ari dalako

 Alegiñean

 Zabaltzen gure Euskera."

 ¡O koplariak!

 Nere erritar

 Maite-maitiak!

 Zuen kantetan,

 Eche danetan,

 Zelai ta mendi

 Ta bideetan,

 Gau eta egun,

 Poz eta penaz,

 Mintza euskeraz!

 ................

 ¡Zer Fuero ta zer...

 Itz egitekotz

 Gero erderaz!

 


inprimatu