inprimatu
Errege ta bere amari agur
Izenburua:
Errege ta bere amari agur
Sinadura:
Arzak, Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzak, Antonio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
129-131

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Errege ta bere amari agur

 

Arzac, Antonio

 

 Seaskacho bat dago

 Gaur Euskal-lurrean,

 Españia daukala

 Kulunpen artean;

 Ta alargun triste bat

 ¡An!, bere oñean,

 Ageri da pensatzen

 Etorkizunean!

 

 ¿Nork ez ditu agurtzen

 Ama ta semia,

 Beti izandu bada

 Euskaldun legia

 Ikusirik aurrean

 Pena ta antsia

 Biotzeko atia

 Oso zabaltzia?

 

 ¡Lo, umezurtz chikia,

 Aur inozentia!

 Zuk ez dakizularik

 Zera erregia,

 Zure egitekoa

 Izanik guztia

 Aingeru chikiakiñ

 Amets egitia!

 

 Baña ¡zeñen aundia

 Dan Probidentzia!....

 Or daukazu ama bat

 Birtutez jantzia,

 Zaitutzen zure loa.

 Zure asnasia,

 Gero erakusteko

 Zeruko bidia!

 

 ¡O!... nik ikusten zaitut,

 Bigar esnatzean,

 Besochoak amari

 Farrez luzatzean;

 Ikusten zaitut, amak

 Begiratutzean,

 Zure antzan aita ¡ai!

 Ikusi naiean!

 

 Ikusten zaitut, aurra,

 Izketan astean,

 Mundu bat gauz amari

 ¡Goso! kontatzean;

 Amak, choraturikan,

 Musuka jatean,

 Biotz puskatuaren

 Kontra estutzean!

 

 Begira tristeari

 Zu ziñatutzean

 Zeruetan dezula

 Aita esatean!!...

 Ta beiñ eta bi bider,

 ¡Isill!, malko-pean,

 Zure ezpañchoetan

 Gurutz bat, jartzean!

 

 Azi zaitez gasori

 Onen itzalean,

 Onratzeko gero ¡bai!

 Gizon egitean;

 Bestela, amarekiñ

 Diot nik batean:

 ¡Ega zaitez Zorura

 Aur zeran artean!

 

 Gurutzea da gure

 Konsolagarria,

 Zure amak badaki

 Au dala egia!

 Antsa da emen beko

 Izate guztia,

 Baña Ark eskeiñtzen du

 Mundu bat obia!

 

 Begira Españia

 Ta Euskal-erria,

 Begira Amerikak

 Ta mundu guztia:

 Denetan ageri da

 Goien ipiñia,

 Biziaren Arbola

 Gurutze maitia!

 

 Ta denbora berean

 Daukazu gordia

 ¡Or! zure kolkochoan,

 Amachok jarria:

 ¡Zer gauza samurra dan

 Orla ikustia

 Alargun-umezurtzak

 Eta Gurutzia!

 

 ¡O!... Begira zaiezu

 Nere Donostia,

 Beti izan zerana

 Chit erri noblia:

 Bizi bitez birtute

 Ta inozenzia,

 ¡Bizi bitez Erregiñ

 Eta Erregia!

 


inprimatu