inprimatu
Arantzazuko Amabirjiņaren kantak
Izenburua:
Arantzazuko Amabirjiņaren kantak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
715.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arantzazuko Amabirjiņaren kantak

 

 

 Oņatiko partian

 Artzaitxo bat ba zen

 Larunbat egun batez

 Auntzan billa joantzen,

 Gauz bat ikusi eta

 Arrimatu're zen

 Artxek billatu zuen

 Birjiņa Arantzen.

 

 Itxera joan da atteri esatera

 Nolako imajiņa zitzaion atera ,

 Beriela joantziraden biyak ikustera

 Gero andikan bueltan Oņatira atsera

 Nola ikusi zuten parte ematera

 

 Zertako zabiltzate orrela

 Bueltaka kalian

 Nik pentsatzen dedanez

 Alferrik lanian,

 Santa bat antxen dago

 Elorri tartian

 Ezpaduzute jartzen

 Ora legorpian

 Apenas euririkan

 Logra litekian:

 

 Joan da kabildua

 Eta justiziya

 Ikusi biartzela

 Ango mirariya

 Beriala egintziyoten

 Olez estaliya

 Ayek itxera orduko

 Tormentuz euriya.

 Emakume pollit bat

 Aurtxo bat besuan

 Kanpanilla ttiki bat

 Lepuan ba zuen

 Iņor beartu gabe

 Berak jotzentzuen

 Arantzazu izena

 Artxek artu zuen

 

 Arantzazu Arantzazu

 Arantza gaņian

 Azaldu izan ziņan

 Txit zorionian.

 Zeruko Erregiņa

 Aur orren aurrian

 Aren inuzentziya

 Zer maite zenduan,

 Aren inuzentziya

 Zez maite zenduan.

 


inprimatu